Presoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga presoak Aranjuezera lekualdatzea agindu dute

Bi presoek Xua izeneko alaba bat dute. Haurrak hiru urte bete ditu eta, ondorioz, ezingo da gurasoekin espetxean bizi. Sarek kasu hori eta, oro har, motxiladun umeek bizi duten egoera salatu du.
Presoen alde urtarrilaren 11n Bilbon egindako manifestazio jendetsua. Argazkia: EFE

Espetxeetako Zuzendaritzak Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga presoak Picassenteko (Valentzia) kartzelatik Aranjuezeko (Madril) espetxera lekualdatzeko agindua eman du.

Bi presoak bikotekideak dira, eta Xua izeneko alaba bat dute. Xua kartzelan bizi izan da orain arte, baina asteburuan hiru urte bete zituen, eta, legedia aintzat hartuta, aurrerantzean ezingo du gurasoekin bizitzen jarraitu.  

Lasagabasterrek eta Urangak zigorraren hiru laurdenak beteta dituzte.  

Kasu hau duela hilabete batzuk egin zen publiko, 'Xua gurasoekin etxera' plataforma sortu zenean, hain zuzen ere. Taldek horrek bi presoei legedi arrunta aplika diezaietela eskatzen du, baldintzapeko askatasuna eskuratu eta Xuarekin batera etxera, Usurbilera, buelta daitezen.

Igandean, Sarek 'Motxilak gora!' izeneko ekitaldia antolatu zuen Donostiako Atano frontoian, Xuaren kasua eta, oro har, motxiladun ume guztiek bizi duten egoera larria salatzeko.

Jaio zenetik bizi izan da Xua amarekin Piccasenteko kartzelan. Orain, hiru urte bete dituenez, espetxetik aterako dute, eta amonarekin biziko da Usurbilen. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Bilbok 751 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an, aurten baino % 4,5 gehiago

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak udal aurrekontuen proiektua aurkeztu du, herritarren "beharrizanekin koherentea eta jasangarria" dela iritzita. Santutxuko ertzain-etxe berria, Deustuko suhiltzaile-parkea eta Emakumeen Etxea dira aurreikusten diren proiektu handienetako hiru. Gainera, Segurtasuna, Etxebizitza eta Zerbitzu Publikoak izango dira aurrekontuen ardatzak, Aburtoren hitzetan.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X