Euroganbera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Puigdemontek eta Cominek uko egin diote Berdeak/Europako Aliantza Librean sartzeari

Bi politikari independentistek adierazi dutenez, ez lukete talde batean sartu nahi kideen artean "desadostasun larriak" eragin dituen prozesu baten ondoren.
Puigdemont eta Comin Europako Parlamentuan
Puigdemont eta Comin Europako Parlamentuan. Argazkia: EFE

Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiak eta Toni Comin kontseilari ohiak atzera bota dute gaur goizean Europako Parlamentuko Berdeak/Europako Aliantza Librea taldean sartzeko eskaera, alderdiko eurodiputatuek onartu ala ez bozkatu baino ordu batzuk lehenago.

Alderdi bi horietako presidentekideei, Philippe Lamberts belgikarrari eta Ska Keller alemaniarrari zuzendutako gutun batean, bi politikari independentistek argudiatu dute "talde batean sartzea" nahiko luketela, baina ez "kideen artean desadostasun larriak eragin dituen prozesu baten ostean". halaber, esan dute ez luketela nahi haien integrazioa "diskordia elementu bat" izatea.

Bestalde, Puigdemontek eta Cominek beren proiektu politikoak defendatu dituzte gutun horretan. "Kataluniako errepublika bat erabat eratzeko agenda" izateaz gain, "pertsonengan, giza eskubideetan, ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren iraunkortasunean eta munduko herrien arteko anaitasunean" oinarritzen dena.

Hala jakinarazi zieten biek Lambertsi eta Kellerri astearte honetan "gaizki-ulertu batzuk" azaltzeko eta "arrazoiak hobeto argitzeko" bilera batean.

Puigdemontek eta Cominek talde ekologistaren bilera hasi baino pixka bat lehenago eman dute pauso hori; izan ere, eurodiputatuek erabaki behar zuten politikari independentistak onartzen zituzten edo ez, eskaera horrek zalantza ugari sortu baititu alderdi berdearen baitan.

Izan ere, joan den astean eurodiputatu 'berde' batzuk haserre agertu ziren pribatuan, ordura arte Puigdemontekin eta Cominekin harreman zuzenik izan ez zutelako, haien azalpenak konbentzitu gabe jarraitzen zutelako, eta onartuak izateko zailtasunak izango zituzten boto bat iragartzen zuten.

Ondorioz, bi politikari independentistek Europako Parlamentuko ezein taldetan izena emanda egon gabe jarraituko dute, nahiz eta ez duten argitu sarrera eskatzea pentsatua duten, adibidez, Europako Kontserbadore eta Erreformisten taldean (ECR), N-VAko euren aliatu flandestarrak dauden talde horretan, baina baita Vox ere.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" krisiaren aurkako neurriekin, baina EH Bilduren ustez, "ez da nahikoa"

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu nahi, eta Podemosek salatu du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X