presoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuak kartzelatik atera dira

11/13 auzian ezarriko zigorretik geratzen zitzaizkion lau hilabete eta erdiak bete dituzte biek. Zulueta goizean irten da espetxetik; Enparantza, berriz, eguerdi partean.
Zulueta, argazkiaren erdialdean, espetxetik irtetean.
Zulueta, erdialdean, lagun eta senitartekoak inguratuta. Argazkia: @EtxeratElkartea

Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuak gaur atera dira Picassenteko (Valentzia) eta Estremera (Madril) kartzeletatik, 11/13 auzian ezarritako zigorretik geratzen zitzaizkien lau hilabete eta erdiak bete ostean.

Etxerat euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkarteak Twitterren duen profilean zehaztu duenez, goizean atera da Zulueta Picassenteko espetxetik, eta zain zituen senitarteko eta lagunak.

Jon Enparantza abokatua, bestalde, eguerdian atera da Estremerako (Madril) espetxetik.

Zuluetak eta Enparantzak, hurrenez hurren, hiru urte eta erdiko eta bi urte eta zazpi hilabeteko zigorrak eta urtebeteko zaintzapeko askatasuna onartu zuten 11/13 auziko epaiketan. Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak eta defentsek lortutako akordio horri esker, auzipetu gehienak ez ziren kartzelan sartu behar izan. Bi salbuespen izan ziren: Zulueta eta Enparantza.

Urrian sartu ziren biak ala biak Zaballako kartzelan, baina handik hilabetera urrundu zituzten: Zulueta Picassentera eta Enparantza, Estremerara.

Zure interesekoa izan daiteke

Europako Kontseilua Brusela
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek

Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X