Alfonso Alonso
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alonso: "Ciudadanosekin ituna sinatzeko muga foralitatearen defentsa da"

Alfonso Alonsok "Ciudadanosekin itun bat sinatzeko lehen harremanetan" daudela azaldu du, baina "ez dugu proiektu politikoa negoziatuko", hala nola, "Kontzertu Ekonomikoaren defentsa".
Alfonso Alonsoren artxibo irudia Radio Euskadin
Alfonso Alonsoren artxibo irudia Radio Euskadin. Argazkia: EiTB.

Alfonso Alonso Euskadiko PPren lehendakarigaiak hauteskunde koalizioak osatzeko oraindik hamar egun falta direla adierazi du, Ciudadanosekin koalizio bat eratzeko hartu-emanei dagokienez.

Ciudadanosen itunarekin "nazionalismoa derrigorrezkoa izateari uko egiten diotenen botoak mobilizatu eta elkartzea irabaziko dugu', baina argi utzi du "proiektu politikoa negoziatzea dela muga, foraltasunaren eta Kontzertu Ekonomikoaren defentsarekin oso lotuta'.

Radio Euskadiko 'Boulevard Informativo' irratsaioan Alfonso Alonsok azaldu du, "EAEko PPk babesten ez banau, ez nintzateke aurkeztuko".

PPren hautagaitza erabakitzeko aukerei dagokienez, lehendakarigaiak adierazi du ez duela Rosa Diezekin hitz egin, baina EAEn Konstituzioa defendatzeko aintzat hartzen duela azpimarratu du.

Iñigo Urkullu lehendakariak deitutako hauteskundeen aurrerapenari buruz, Alonsok Urkulluk inorekin hitz egin gabe gobernatu nahi duela nabarmendu du. "Ez zaio Legebiltzarrean azalpenak ematea gustatzen" azpimarratu du eta behera etorri den Zaldibarko zabortegiaren harira sortu den krisia dela eta, gertatutakoa azaltzeko agerraldia egin beharko duela adierazi du: "ematen du gauzak ez direla behar bezala egin".

Aznar eta Rajoy PPren 'B kutxaren kasua'n lekuko gisa ikustean transmitituko den irudiaz galdetuta, Alonsok "prozesu judizial irekiek islatzen duten normaltasun irudi bat da" erantzun du.

Pili Zabalak Legebiltzarrean indarkeriaren eta terrorismoaren biktimak erdigunean jartzen dituen lege proiektu bat aurkeztu du, biktima guztiek erreparazio eta errekonozimendu bera izan behar dutela adieraziz. Alfonso Alonsok "Pili Zabalaren anaiari gertatutakoa gaitzesgarria izan zen, terrorismo bidegabe baten biktima izan zen" azaldu du, baina zailtasuna "kalte-ordaina jaso nahi denean eta biktimei buruzko Europako hitzarmenak talde terrorista baten parte diren terrorismoaren biktimei bidea irekitzen ez dienean" da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X