Urkulluk pandemiaren kudeaketari buruzko azalpenak emango ditu Legebiltzarrean
Iñigo Urkullu lehendakariak agerraldia egingo du Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorrean, Jaurlaritza koronabirusaren pandemia nola kudeatzen ari den azaltzeko, Eferi Legebiltzarreko iturriek jakinarazi diotenez. Agerraldiak ez du data zehatzik oraindik, eta Diputazio Iraunkorreko Mahaiak onartu du, EH Bilduk eskaera egin ostean.
Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak komunikatu baten adierazi duenez, lehendakariaren agerraldiak elkarlana bultzatu behar du, "momentu hauetan, laguntzea aukera bat baino, betebehar bat baita". Iriartek honako hau ere gaineratu du: "Agerraldia horretarako baliagarria izatea nahi dugu, Gobernuak hartu dituen neurriak egiaztatzeko, mahai gainean posible diren beste neurri batzuk hartzeko, proposatzeko edo eztabaidatzeko eta alderdi guztien artean erabakitzeko pandemiaren aurka aurrerantzean emango ditugun pausoak zeintzuk izango diren".
EH Bilduk duela astebete koronabirusaren hedapena murrizteko, eta osasun-sistema eta biztanleriaren sektore ahulenak babesteko proposamen zerrenda bat egin zuela gogorarazi du Maddalen Iriartek. Beste neurri batzuen artean, erabateko konfinamendua proposatu zuen, behar-beharrezkoak ez diren jarduera ekonomiko guztiak bertan behera utzita, 150 euroko diru-laguntza ematea beharrizan egoeran dauden familiei, arnas arazoen sintomak dituzten pertsona guztiei testak egitea eta adinekoen egoitzek arreta zuzena eskaintzen duten langile gehiago izatea.
Mahaiak EH Bilduk egindako beste eskaera bat onartu duela jakinarazi du koalizioak. Bestalde, adierazi du zerbitzu juridikoak lanean ari direla hauteskundeak deitu bitartean Legebiltzarrak Diputazio Iraunkorraren bitartez funtzio guztiak berreskuratu ahal izateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Andaluziak 2026ko maiatzaren 17an egingo ditu hauteskunde autonomikoak
Juanma Moreno presidenteak hilabete aurreratu ditu hauteskundeak, legegintzaldia ekainean amaitzea aurreikusita baitzegoen.
Pradalesek ausardiaz jokatzeko garaia dela esan die euskal enpresei
Irango gerrak Euskadiko ekonomian izango duen eraginaz kezkatuta agertu da Lehendakaria ULMA enpresara egin duen bisitan. Datozen asteak eta hilabeteak ez direla errazak izango onartu badu ere, nabarmendu du Europako berrindustrializazioari ekarpen handia egiteko ahalmena dutela euskal enpresek.
PPk zer egingo duen jakitearen zain, Gobernua Juntsen menpe egongo da Irango gerraren harira proposatutako beherapen fiskalen dekretua aurrera ateratzeko
Podemosek nabarmendu du ez duela neurri sorta berriaren aurka egingo, baina uste du ezin duela aldeko botorik eman, "zergen beherapenak ez direlako prezioen igoerari aurre egiteko bidea". Hala, abstenitu egingo dela jakinarazi du.
Nafarroako Parlamentuak atzera bota ditu UPNk eta PPk Korrikaren aurka aurkeztutako bi adierazpen instituzional
Taldeen bozeramaileek agerian utzi dituzte euren arteko desadostasunak, euskararen aldeko lasterketan ETAko presoen argazkiak erakustearen eta Korrikaren beraren inguruan.
'Anboto' ETAko buruzagi ohiari erdi-askatasuna eman izana salatu du Covitek, kartzelan "denbora gutxi" eman duelakoan
Erakunde terrorista "sostengatu eta legitimatu zuen sare politiko eta sozialetik banaezina" izaten jarraitzen duela ohartarazi du terrorismoaren biktimen kolektiboak.
"Biktimak birbiktimizatzea" saihesteko eskatu dio Chivitek Korrikaren antolatzaileei
Covitek salatu zuenez, lekukoa zeraman ume batek Patxi Ruizen omenezko elastikoa zuen jantzita, Tomas Caballeroren hilketagatik zigortutako etakidea.
Poliziaren torturaren zazpi biktimak ekimen judizial bateratu bat abiatu dute, Espainiako Justiziari eskatzeko haien kasuak ikertu ditzala
Espainiako Estatua zazpi kasu horiek ez ikertzeagatik zigortu zuen Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegiak. Horietako bat Martxelo Otamendi da, Egunkariaren auzian atxilotu zuten, eta torturak salatu zituen kazetariak.
Alkatetzak argituta, Euskal Hirigune Elkargorako lehia irekitzen da orain
Apirilean erabakiko da zein izango den Ipar Euskal Herriko erakunde administratiboaren lehendakari berria. Jean Rene Etchegaray Baionako alkatea izan da 2017tik karguan, baina Iriart zein Etxeleku ere hautagai izan daitezke.
Baionako auzapez izaten jarraituko du Etchegarayk, Blanco estreinatuko da Biarritzen, Etxeleku Kanbon, eta EH Baik babesten duen Horn, Bokalen
Orain arteko auzapezek errepikatuko dute Hendaian, Donibane Lohizunen, Azkainen, Maulen eta Beskoitzen. EH Baik Urruña galdu du.
Chivitek, UPNk eta PPk gogor gaitzetsi dute Korrikan ETAren aldeko ikurrak atera izana
Korrika Txantreatik (Iruñea) igaro denean, lekukoa zeramaten bi lagunek ETAko bi presoren argazkiak erakutsi dituzte, eta horrek UPN, PP eta Maria Chivite Nafarroako presidentea haserretzea eragin du.