Felipe VI.aren eztei-bidaian 269.000 dolar ordaindu zituen enpresaburu batek
Josep Cusi Kataluniako enpresaburuak, Juan Carlos I.aren lagunak, Felipe VI.aren eta Letiziaren eztei-bidaiaren zati bat ordaindu zuen 2004an, The Telegraph Erresuma Batuko egunkariak jakitera eman eta Espainiako Estatuko zenbait komunikabidek jaso dutenez.
Josep Cusi enpresaburuaren Navilot konpainiak egungo Espainiako errege-erreginen bidaiaren 269.000 dolarreko fakturak ordaindu zituen. Eztei-bidaiak, guztira, 467.000 dolarreko kostua izan zuen. Cusi (86 urte) Juan Carlos I.aren adiskidea da 1970eko hamarkada hasieratik, eta nazioarteko hainbat estropada irabazi dituzte elkarrekin, eldiario.es-en arabera.
Era berean, Espainiako errege emerituaren yateen salerosketaz arduratu da Kataluniako enpresaburua. Cusik Juan Carlos I.aren bidaia pribatu eta ehizaldietan parte hartu du. Espainiako Errege Etxeak baztertu egin du The Telegraph-i erantzutea.
2004an egindako eztei-bidaian, Jordania, Kanbodia, Fiji, Samoa, Ameriketako Estatu Batuak eta Mexiko bisitatu zituzten Felipe VI.ak eta Letiziak, Smith jauna eta andrea izengoitia erabiliz, The Telegraph kazetak zabaldu duenez. Horren arabera, gastuetako batzuk 30.000 dolarretik gorakoak izan ziren.
2004ko maiatzean hasi zuten bidaia, Erresuma Batuko komunikabide horren esanetan, eta abuzturaino iraun zuen, luxuzko hoteletan lo eginda; Kanbodiako Raffles Hotel Le Royal eta Fijiko Sheraton Denarau hotelean, esaterako.
Zure interesekoa izan daiteke
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri