Albiste da
Irainak Koroari
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fiskaltzak artxibatu egin ditu Aragones, Rodriguez eta Pontonen aurkako salaketak

Bere adierazpenak kritikaren eta adierazpen-askatasunaren eremuan kokatzen direla uste du Fiskaltzak.
Juan Carlos I.a
Fiskaltzak Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ezarritako irizpideari jarraitzea erabaki du.

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak artxibatu egin ditu Pere Aragones (ERC) Kataluniako Generalitateko presidenteordearen, Teresa Rodriguez Adelante Andaluziako buruzagiaren eta Ana Ponton BNGko presidentearen aurka aurkeztutako salaketak, Espainiako Errege emerituaren martxa ezagutu ostean egindako ustezko irainen harira.

Iturri juridikoek Europa Press albiste-agentziari jakinarazi diotenez, Fiskaltzak uste du hiru buruzagi politikoen hitzak kritikaren eta adierazpen askatasunaren eremuan kokatzen direla, eta horregatik uste du haien iruzkinek ez dutela gaitzespen penalik merezi.

Errege Etxeak Juan Carlos I.aren Espainiako martxa iragarri ondoren, Aragonesek esan zuen "Borboiak erakunde kriminala direla, Monarkia definizioz bakarrik izan daiteke ustela" eta "erregimen hori eta monarkia eraitsi behar dira". Bestalde, Teresa Rodriguezek esan zuenez, "Juan Carlos I.a lapurra da, baina bere semea Felipe VI.a ere bai", "aberatsek lapurtu egiten digute eta Monarkiak zigorgabe egin dezake" edo "monarkia ustela da".

Ana Pontonek honelako manifestazioak egin zituen: "Errege Etxearen usteltasuna estaltzen duen intsentsu edo botafumeirorik ez dago, eta ez gara geldituko Borboiak lapurrengatik eta ustelkeriagatik epaitzen dituzten arte".

Fiskaltzak gertakariak aztertu ditu, eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ezarritako irizpideari jarraitzea erabaki du; izan ere, Koroari edo, kasu honetan, Errege Familiako kideei egindako adierazpenak "kritika edo disidentzia politikoaren eremuan" mugatzen dira, eta "Monarkia erakunde gisa gaitzesteari dagokio".

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X