Beltran de Heredia, Bideguren eta Rodriguez senatari autonomiko aukeratu dituzte
Eusko Legebiltzarrak Estefania Beltran de Heredia (EAJ), Idurre Bideguren (EH Bildu) eta Tontxu Rodriguez (PSE-EE) aukeratu ditu senatari autonomiko gisa, uztailaren 12ko hauteskundeen ostean egin den legegintzaldiko lehen osoko bilkuran.
Bozketaren emaitza ondorengoa izan da: Beltran de Herediak 22 boto jaso ditu, Bidegurenek, 20 boto, eta Rodriguezek, 19.
Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua izan da azken zortzi urtean. Orain, Josu Erkorekak hartu du hark Segurtasun Sailean utzitako hutsunea. Beltran de Herediak bere aldetik, Jokin Bildarratz ordezkatu du Senatuan. Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua izango da datozen lau urteetan.
Idurre Bideguren eta Tontxu Rodriguezen kasuan, senatari autonomiko izaten jarraituko dute.
Hiru senatari autonomiko horiez gain, EAEko herritarrek beste 12 senatari hautatu zituzten, bozka bidez, hauteskunde orokorretan.
Zure interesekoa izan daiteke
Txomin Letamendi, frankismoan torturen ondorioz hildako gudaria, omendu dute ostiral honetan Ondarroan
Gogora Institutuak frankismoaren biktimatzat aitortu berri du; izan ere, Letamendi, orain 75 urte hil zuen polizia frankistak, Madrilen, torturatua. EAJko kide eta frankismoaren kontrako erresistentziaren ikur izan zen. Haren gorpua berreskuratu ondoren, Artxandan zabaldu zituzten bere errautsak.
Sanchez: "Oso albiste ona da, herritarrengan eragina duten gaiak sustatzeko estrategia indartzen du eta"
Espainiako Gobernuko presidenteak balioan jarri du lehendakariak Makroeskualde Atlantikoa abian jartzeko egindako lana, sinergiak sustatuko baititu parte hartzen duten eskualdeen artean, hala nola azpiegiturak, konektibitatea edota komunikazioak hobetzeko.
Otegi, "harrituta" EAJren eta PSE-EEren isiltasunaren aurrean, PPk "benetako asmoak" erakutsi ostean
Koalizio abertzalearen idazkari nagusiak adierazi du harrituta jarraitzen duela "24 orduren ostean, EAJ edo PSE-EE bezalako indarren isiltasunarekin". Bere arabera, hemen "ez dago arazo bat EH Bilduren eta PPren artean: bloke atzerakoia da Euskal Herriarekin arazo bat duena".
Arabako Batzar Nagusiek 2026ko aurrekontuen proiektua onartu dute, EAJren, PSEren eta Elkarrekin Podemos-IUren botoekin
Datorren urterako aurrekontuak onartu egin dira Elkarrekin Podemos-IUren babesaren ostean, osoko zuzenketa kendu eta Foru Gobernuarekin akordio batera iritsi baitzen, Arabako egoitza pribatuen inguruan ados jarri ondoren.
Gipuzkoako foru gobernuak 2026ko aurrekontuak onartu ditu Elkarrekin Podemosen babesarekin
Gutxiengoan agintzen den koalizio gobernuak (EAJ eta PSE-EE) oposizioko talderen baten babesa behar zuen datorren urteko aurrekontuak aurrera ateratzeko. Legegintzaldiko bigarren aurrekontuak izango dira: iaz PPren babesarekin eta aurten Elkarrekin Podemosekin.
Urdaibaiko Guggenheim proiektua baztertzeko erabakia hizpide izan dute Eusko Legebiltzarrean
Pello Otxandianok esan du eskualdean egindako entzuketa aktiboko prozesua heldutasun ariketa izan dela, etorkizunerako adibide izan beharko lukeena. Lehendakariak, berriz, gogora ekarri ditu ezker abertzaleak bere garaian Bilboko Guggenheim proiektuaren aurka egin zituen adierazpenak.
Eusko Jaurlaritzak "kontuz ibiltzeko" eskatu du, Euskadi "Espainiako eredu politikoarekin kutsa ez dadin"
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Euskadin aurkari politikoa ulertzeko eta errespetatzeko dagoen gaitasuna azpimarratu du Ibone Bengoetxeak. Bere iritziz, ordea, "kontu handiz ibili behar da etengabeko polarizazio eta liskar saiakerekin". Ildo horretatik, Jaurlaritza prest agertu da entzuteko, hitz egiteko eta akordioak lortzeko.
Lehendakariak "arduragabekeriatzat" jo du ostegun honetan Eusko Legebiltzarrean izandako polemika
Imanol Pradales lehendakariak EH Bilduk eta PPk Eusko Legebiltzarrean izandako eztabaida gogorra izan du hizpide.
Zein da Atlantikoko Makroeskualdearen helburua?
Atlantikora begira dauden eskualdeak Europar Batasunean duten eragina indartzeko ideiak hamarkadak daramatza mahai gainean. Orain, Bruselak urrats bat gehiago eman du eta lurralde horiek guztiak bilduko dituen egitura komun bat sortzea aztertzen ari da.
Makroeskualde Atlantikoa martxan jartzea "berri pozgarria" da Pradalesen ustez, "Euskadiren pisu politikoa handitzen duelako"
Imanol Pradales lehendakaria pozik agertu da Europako buruzagiek atzo emandako pausoarekin. Izan ere, 2027ko ekainean beranduenez, Makroeskualde Atlantikoa bultzatzeko estrategia garatzeko eskatu zioten Europako Batzordeari.