Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Forondako zelaiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJk "batasuna, elkarrizketa eta akordioa" eskatu ditu, ez "pankarta eta istilua"

"Grebak eta aldarrikapenak baino gehiago, berrespenak egiteko garaian bizi gara", defendatu du Antoni Ortuzar EBBko presidenteak.
18:00 - 20:00
COVID-19aren krisiari aurre egiteko "batasuna eta erantzukizuna" eskatu ditu Ortuzarrek

Andoni Ortuzar EBBko presidenteak “batasuna, elkarrizketa eta akordioa” eskatu ditu COVID-19ak eragindako krisiari aurre egiteko, “pankarta eta liskarra” beharrean. “Grebak eta aldarrikapenak baino gehiago, berrespenak egiteko garaia bizitzen ari gara”, defendatu du.

Mezu politikoa zabaldu du EBBk igande honetan, COVID-19 pandemiaren ondorioz Alderdi Eguna bertan behera utzi behar izan eta gero. Forondako (Araba) zelaietan, Andoni Ortuzar presidente jeltzaleak osasun egoera gogora ekarri du EBBko burukideen aurrean.

Zentzu horretan, egoera horretatik ateratzeko “batasuna eta erantzukizuna” beharrezkoak direla esan du Ortuzarrek, “herri sen eta gizartearekin konpromiso pertsonala” agertzeko. “Aurrenak erantzukizun politikoak eta erakundeetan kargudunak garenak izan behar gara, baina baita sindikatuak, erakunde ekonomikoak eta komunikabideak ere”, adierazi du.

EAJko buruzagiaren hitzetan, “ezinegon soziala liskar giro artifizial bat sortzeko erabiltzea ez litzateke arduratsua, ezta abertzalea ere”. “Batasuna, elkarrizketa eta akordioa behar ditugu, pankarta eta liskarra beharrean. Grebak eta aldarrikapenak baino gehiago, berrespenak egiteko garaian bizi gara”, azpimarratu du. “Kalitatezko zerbitzu publikoak eraikitzeko eta edozein eraso edo mehatxuren aurrean euskal autogobernua ezkutu babes bezala berresteko konpromisoa behar dugu”, erantsi du jeltzaleak.

Horretarako, eragile sozial eta politiko guztiei eskua luzatu die, “susperraldira eramango gaituen ezkutua” lantzeko. EAJk Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde mistoan “euskal erakundeentzako gaitasun ekonomiko nahikoa adosteko” lan egingo duela iragarri du Ortuzarrek.

“Krisiari aurre egiteko euskal aurrekonturik onenak egin eta Estatuko aurrekontu orokorrak borondate onenarekin negoziatuko ditugu, bide onetik joateko. Alderdikeriaren gainetik, herritarren beharrizan premiazkoenak jarriko ditugu”, gaineratu du. “Erakunde guztiek aurrekontuak” izan behar dituztela uste du. “EAJ horretan murgilduta egongo da beti”, nabarmendu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X