Zupiria: "Lehendakariaren, EAJren eta Jaurlaritzaren babes osoa du Sagarduik"
"Urkullu lehendakariaren, EAJren eta Eusko Jaurlaritzako gainerako sailburu guztien babesa dauka Gotzone Sagarduik". Hitz horiekin defendatu du Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramaileak, Basurtuko eta Santa Marinako ospitaletan izandako txertaketa irregularren harira, Osasun sailburuaren aurka zabaldutako mezuak.
Ildo horretan, ontzat eman du aipatu bi zentroetako zuzendariek dimisioa eman zutenetik Jaurlaritzak egindako lana.
Santa Marina ospitalean zegokien dosi kopurua baino gehiago zergatik jaso zuten galdetuta, Zupiriak esan du "ikerketa abiatu dutela" gertatutakoaren berri izateko: "Suposatzen dut txertoak gainbegiratzez eta banatzeaz arduratzen den pertsonak bere ustez egin beharrekoa egin zuela. Neurriak hartuko ditugu berriro ere horrelakorik jazo ez dadin. Dagoeneko Osakidetzako langileen % 25ek jaso dute txertoa, eta bi ekintza irregular atzeman ditugu prozesu osoan", zehaztu du Zupiriak. "Horrek esan nahi du arduradun gehienek ongi ezagutzen dutela protokoloa", nabarmendu du.
"EAJko militante naizen heinean, triste nago ardura postuak dituzten pertsonak, EAJren izenean, erantzukizun publikoak ditugunon jokabidea dudatan jartzen dutelako", adierazi du.
Jose Luis Sabasek egindako adierazpen publikoak mintzagai, Zupiriak azpimarratu du erakundeetako arduradunak "eredu" izan behar direla. Aitzitik, Sabasen jokabidea ez da inolaz ere eredugarria izan: "Tokiz kanpo dago".
Zupiriak azaldu du Osakidetza uneoro dabilela jardunbideak aztertzen: "Egunero eztabaidagai ditugun kontuak dira: txerto kopurua, dosiak gorde ala ez... Arreta handia eskatzen duen eta zalantza asko sortzen dituen egoera oso konplexua da". Horrekin lotuta, gogora ekarri du Sagarduik kritika gogorrak jaso zituela txertoaren bigarren dosia gordetzeagatik, "baina orain inork ez du onartu erabaki zuzena hartu zuela".
"3.300 pertsona hil dira pandemia honetan, eta 70 urtetik gorako pertsonak ziren hildakoen % 70. Txertoa jartzeko edozein agertokitan haiek dute lehentasuna", bukatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi dira ausazko kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.