Bigarren Aberri Eguna jarraian, maskara jantzita eta segurtasun distantziarekin
Pandemiari aurre egiteko prebentzio neurri guztiak "zorrotz betetzea" eskatu die Euskal Herria Batera kolektiboak Aberri Egunean antolatutako elkarretaratze guztietan parte hartu behar duten pertsonei, "distantzia gordeaz eta maskara jantziz".
"Komunitatearen lehen funtzioa elkartasuna eta elkar zaintzea da. Egungo osasun egoeran, elkartasuna ezer baino lehen osasun kolektiboa zaintzea da", azpimarratu du Euskal Herria Baterak. Kantatu behar dituzten abestiak irrati, tokiko telebista eta Sarearen bidez zabalduko dituzte.
Horregatik, igandeko elkarretaratzeetan parte hartzeko asmoa dutenei "prebentzio neurriak zorrotz betetzea arren eskatu" die kolektiboak, "distantzia gordeaz eta maskara jantziz".
Era berean, "prebentzioa bermatzeko zailtasunak aurreikusten dituzten udalerrietan, antolatzaileek beste parte-hartze mota batzuk bilatu dituzte", azaldu dutenez. "Milaka pertsonarekin batera, keinu baten bidez Euskal Herriaren parte sentitzea, plazan, etxean edo mendian egin dezakegun zerbait delako", nabarmendu du ekimenak.
Europako zenbait herritako buruzagi abertzaleek Euskal Herria Batera ekimena babestu dute. Era berean, Aberrri Eguneko burujabetza aldarrikapenei elkartasuna adierazi diete.
Besteak beste, Gerry Adams Sinn Fein alderdiko presidente ohiak, Shona AcAlpine Eskoziako buruzagiak, Mark Demesmaeker Flandriako senatariak eta Ana Miranda BNGko europarlamentari ohiak elkartasun mezuak bidali dituzte.
Euskal abertzaleen "askatasun borroka" goraipatu dute guztiek. Covid-19 birusa zabaltzea eragozteko osasun neurriak errespetatuz Aberri Eguna ospatu ahal izatea opa diete euskal herritarrei.
Herriko plaza guztietan iganderako elkarretaratzeak deitu ditu Euskal Herria Baterak 12:30ean, "keinu bat batera" egiteko. Horretarako hiru kanta abestuko dituzte: "Gernikako arbola", "Txoria Txori" eta "Ikusi mendizaleak". Besteak beste, EH Bildu, EH Bai eta Podemos Ahal-Dugu indar politikoek eta ELA eta LAB sindikatuek ekimenarekin bat egin dute.
ELA sindikatuak manifestu bat argitaratu du, nazio solidario eta justizia soziala aldarrikatzeko. "Europar Batasunak exijitzen duen menpekotasun politikaren aurrean, beste aukera" batzuk eraikitzea proposatu du sindikatu abertzaleak.
"Gure orainaren jabe izateko eta herri gisa nahi dugun etorkizuna irudikatzeko eskubidea", aldarrikatu du ELAk manifestuan.
"Autonomismotik burujabetzaren bideari" heltzeko "indarrak batzea eta adostasunak eraikitzea", eskatu du LABek. "Eredu soziekonomikoak behar duen eraldaketa sakona azkenera arte eramateko, euskal errepublika sozialista eta feminista lortu beharra dago", adierazi du sindikatu abertzaleak manifestu batean.
"Politika ekonomikoen eta sozialen 180 graduko norabide aldaketa baten" aldeko apustua egin du LABek, "eredu zaharretik berrira trantsizio ekosozialista eta feminista" egiteko. "Aldaketen lidertza soberanismo eraldatzaileak hartu behar du", erantsi du sindikatuak.
Aberri Eguna ospatzea eta euskal herritarrek "gure etorkizuna aske erabakitzeko eskubidea" dutela aldarrikatzea eskatu die Andoni Ortuzar EAJko presidenteak "munduko abertzale guztiei".
Aurreko urteetan egin bezala, Bizkargi mendiko tontorretik (Muxika, Bizkaia) mezua zabaldu du buruzagi jeltzaleak. Covid-19 pandemiaren testuinguruan Aberri Eguna modu "seguruan" ospatzea eskatu du.
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Aberri Eguna ospatzeko deia egin die herritarrei, bere esanetan, ongizatea bermatzeko ezinbestekoa den euskal estatu burujabea aldarrikatzeko.
Euskal Herria Batera mugimenduak Aberri Egunerako egindako deialdiarekin bat egin du Podemos-Ahal Duguk eta horren harira aldarrikatu duenez, "euskal aberria arlo publikoaren defentsatik eraikitzen da, komuna den guztia eraikiz, baliabideak eta aberastasuna babestuz, zaintzaren zerbitzu publiko bat eratuz, lanaren prekarietatearekin amaituko duen kalitatezko enplegua sortuz, hezkuntza publikoaren aldeko apustutik edo zerga-sistema bidezkoago eta zuzenago bat ezarriz".
Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak debekatu egin ditu Aberri Egunerako Iruñean deitutako martxak, pandemiaren aurkako segurtasun-neurriak bermatuko ez direla argudiatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Torresek akordioak ospatu ditu eta guztiek "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du
Angel Víctor Torres ministroak aldebiko batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan du, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria eta energia, osasuna edo immigrazioa bezalako esparruetan akordioak lortzeko negoziazio ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.
Pradalesen iritzian,"akats politiko larria" da 'Guernica' ekartzeari atea ixtea kontserbazio txostena jasotze hutsagatik
Lehendakariaren arabera, Reina Sofia Museoaren ezezkoak ez luke nahikoa izan behar Pablo Picassoren margolana Bilboko Guggenheimera 9 hilabetez ekartzea baztertzeko. Guernica Euskadira ekarrita munduari "erreparazio" mezu bat bidaliko litzaioke, horren ustez, eta hori esan dio Pedro Sanchezi.
Lehendakaria: “Adostutakoa oso ona izango da euskal ekonomiaren lehiakortasunarentzat eta ongizatearentzat”
Egungo egoerak lankidetza erritmo handiagoa eskatzen duela esan du Imanol Pradales lehendakariak, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin transferentzien inguruko akordioa lortu ostean.
Delituak errepikatzen dituztenei aplikatu beharreko irizpideak gogortzea adostu dute Pradalesek eta Sanchezek
Arma zuriak eramateagatik indarrean dagoen zehapen-araubidea indartu egingo da, aldaketak bultzatuko dira delituak errepikatzen dituzten delitugileekin erabili beharreko araudian, eta Ertzaintzak atzerritartasun esparruan parte-hartze operatibo "erabilgarria" izatea erraztuko da.
Euskadik aireportuen kudeaketan parte hartuko du, lehendakariak Pedro Sanchezekin adostu ostean
Bilkurak bestelako akordio batzuk ere ekarri ditu, hala nola herritarren segurtasuna hobetzekoak edo industria arloko enpresa ertain eta txikiei laguntzeko neurriak.
Pradales Sanchezekin bildu da Irango gerra, Euskadi iparraldeko muga gisa hartzea eta medikuen greba aztertzeko
Transferentziak eta Tubos Reunidosen zorraren berregituraketa ere aztertuko dituzte. Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak Aldebiko Batzordearen laugarren bilera dute gaurkoa Moncloan.
Euskal Herria Bateraren ekitaldia
Lizarratik zuzenean, Aberri Egunaren ospakizun bateratua.
Albiste izango dira: Pradales-Sanchez bilera, Korrika eta 2026ko EITB Maratoiaren kausa
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Sanchezek iragarri du Carlos Cuerpo izango dela Maria Jesus Monteroren ordezkoa lehen presidenteorde gisa
Orain arte lehen presidenteordea eta Ogasun ministroa izan dena Gobernutik atera da Andaluziako Juntako presidentegai sozialista izateko.
Irango gerraren ondorioen aurkako neurrien dekretua onartu dute Kongresuan
Neurri ekonomikoek 5.000 milioi euro mobilizatzea aurreikusten dute. Voxek bakarrik bozkatu du kontra, eta PPk eta Podemosek abstentziora jo dute.