Pujol familia epaituko duela berretsi du Auzitegi Nazionalak
Espainiako Auzitegi Nazionalak berretsi egin du Jordi Pujol Generalitateko presidente ohia, Marta Ferrusola haren emaztea eta haien zazpi seme-alabak epaitu egingo dituela erakunde kriminala osatzea, dirua zuritzea, Ogasunari iruzurra egitea eta agiriak faltsutzea egotzita.
Zigor-arloko hirugarren salak Jose de la Mata instrukzio-epaileak Pujol sendia auzipetuz egindako autoa ontzat eman du, Carlos Sumarroca Coixeten aurkako auzia artxibatzea eta Merce Gironesi leporatutako bi delitu erretiratzea erabaki badu ere.
Gaur jakinarazitako ebazpenean, Auzitegi Nazionalak dio bere dela auzi hori argitzeko eskumena, eta azpimarratzen du Pujol familiako kideek hainbat kontu korronte ireki zituztela atzerrian, eta batez ere Andorran. Kontu horiek familiaren kontrolpean zeuden fundazioen izenean ireki zirela zehazten du.
Leporatzen zaizkien delituak denboran luzatu zirela dio epaileak. "Hasieran legez kanpoko taldea eratu zuten, baina gerora erakunde kriminal bilakatu ziren", aipatzen du autoan.
Areago, Jordi Pujolek Kataluniako Gobernuan zuen kargua auzipetuek beren mesedetan erabili zutela dio, eta "diruaren jatorrian ezkutatzeko" asmoz, atzerrian zeuzkaten kontu korronteak aldi berean ireki eta itxi zituztela aipatzen du.
Zure interesekoa izan daiteke
Demokraziaren aldeko borroka pil-pilean zebilen Euskadin Franco hil aurreko urteetan
Frankismoaren azken urteetan Euskadiko kaleetan bizi zen tentsio handia gogora ekarri dute Ramon Jauregui sozialistak, Tasio Erkizia ezker abertzaleko militante historikoak eta Gorka Knörr EAko eurodiputatu ohiak.
Marcos Vizcaya zendu da, Trantsizioan EAJko bozeramailea izandakoa
Carlos Garaikoetxea lehendakariaren aholkularia zela, Gernikako Estatutuaren negoziatzaile aktiboenetako bat izan zen, 1979an.
Negoziatzeko borondatea erakutsi arren, Eusko Jaurlaritzak eta oposizioak urrun ikusten dute aurrekontuen akordioa
Noel d'Anjou sailburuak adierazi du entzuteko eta elkarrizketarako fasea abiatu dutela, eta Eusko Jaurlaritzak proposamenak espero dituela. Oposizioko alderdiek, bere aldetik, hoztu egin dute koalizio gobernuarekin aurrekontu proiektuaren inguruan akordioa lortzeko aukera.
Bere aurkako atxilotze-agindua bertan behera uzteko eskatu dio Puigdemontek Konstituzionalari
Kataluniako presidente ohiaren defentsak azpimarratu duenez, "urteetan zehar" Puigdemontek "mugatuta izan du bere mugimendu askatasuna eta jarduera instituzionala, atxiloketa aginduen ondorioz, zeinaren baliozkotasuna juridikoki indargabetu duten Amnistiaren Lege Organikoak eta Auzitegi honek (Konstituzionala) zein Europako estandarrek".
Mazonek Kongresuan esan du ez zegokiola berari alerta mezua bidali erabakitzea
Pradas kontseilari ohiaren deiak erantzun ez bazituen mugikorra motxilan eduki zezakeelako izango zela azpimarratu du Valentziako Generalitateko jarduneko presidente denak Kongresuko ikerketako batzordean.
Arnaldo Otegik uste du Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi
Arnaldo Otegik uste du Eusko Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi. Are gehiago, horren atzetik erabaki politiko bat dagoela ziurtatu du Egun On saioan egindako elkarrizketan. Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak adierazi du , gainera, "arinkeria handiarekin esaten direla gauza batzuk" eta "kontuz" aritu behar dela "zein adjektibo erabiltzen ditugun eztabaida politikoan". Bestalde, azpimarratu du Bingen Zupiriak adierazi zuela "Euskal Hintxek edo zaletuek deituta zegoen manifestazioa ez zegoela legeztatuta eta baimendua. Guk ez genuen esan gezurretan ari zela. Zuk pentsa dezakezu, agian gezurretan dago edo agian ez dauka datu hori ordu horretan".
50 urte Franco gabe: honelakoak izan ziren diktadorearen azken bost asteak
1975eko azaroaren 20an hil zen Francisco Franco, ia lau hamarkadatan Espainian gobernatu zuen diktadorea. Bere bizitzako azken asteetan ageriko egin ziren arazo mediko batzuen ondorioz hil zen, Espainia krisi politiko zein sozial sakon baten erdian zegoenean.
Lehendakaria Parisera joango da Frantziarekin lankidetza instituzionala eta kulturala sendotzera
Bisita ofizialean, azaroaren 18an eta 19an, bilera politiko, akademiko eta kulturalak egingo ditu. Etxepare Institutuaren 15. urteurrena ospatzeko ekitaldiarekin amaituko du bidaia, Frantziako Liburutegi Nazionalean.
Frankismoa garai iluna izan zen euskararentzat, debeku eta jazarpen urteak izan ziren eta
Francok debeku ugari ezarri zituen arren, ikastolak sortu ziren euskarari bultzada emateko, ezkutuan bazen ere. Demokraziarekin batera, oztopoei aurre egin, eta ordura arte debekatutako ekimenak martxan jartzea lortu zuten. 1976ko martxoan eginiko “24 orduak euskaraz” ekimena horietako bat izan zen.
Peinado epaileak artxibatu egin du 'Begoña Gomez kasuan' inputatutako Moncloako goi-kargudunaren kontrako auzia
Judith Gonzalez Espainiako Gobernuko Lehendakaritzako idazkari nagusiaren aurkako inputazioa kentzea erabaki du epaileak, igande honetan deklarazioa hartu ostean.