Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ERCren eta JxCaten hausturak hauteskundeen mamua astindu du berriro

Errepublikarako Kontseiluaren papera "inposatu nahi izatea" egotzi dio Aragonesek JxCati. Bien bitartean, En Comun Podemek "erantzukizuna" eskatu du bozak errepikatzea "iraina" litzatekeelako.
Kataluniako Parlamentua, hutsik.
Kataluniako Parlamentua, hutsik. Artxiboko argazkia: EFE

Pere Aragones ERCko hautagaia Kataluniako presidente egiteko ERC eta JxCat alderdien arteko negoziazioak etenda daude. Errepublikarako Kontseiluak eduki beharko lukeen paperaren kontura ados jarri ezinda ibili dira biak ala biak, eta ez atzera ez aurrera, Aragonesek larunbatean iragarri zuen "bakarkako gobernu batekin" emango diotela hasiera legealdiari, JxCatekin "behin betiko akordio bat ixtea ezinezkoa dela ikusita". Blokeoak hauteskundeak errepikatzearen mamua astindu du berriro.

Kataluniako alderdiek 15 egun pasatxo dituzte akordioa lortzeko, maiatzaren 26ra arte. Ordurako inbestidura ahalbideratzeko itunik ezean, hauteskundeak berriro egiteko prozesua jarriko litzateke martxan.

Pere Aragones ERCko buruzagiak gaur nabarmendu duenez, JxCaten 32 diputatuen aldeko botoa nahiko luke bere inbestidurarako, eta ez bakarrik behar dituen lauak, baina baztertu egin du koalizio-gobernua berriro negoziatzea.

TV3 telebista kateari eskainitako elkarrizketa batean, Aragonesek baieztatu du Errepublikarako Kontseiluaren rola dela akordioa lortzeko oztopo nagusia. Horren esanetan, JxCaten asmoa zen "Kataluniako Gobernua eta Presidentetza erbestearen gidaritzapean" egotea. "Ezin genuen kontu horri bueltak ematen jarraitu", zehaztu du.

Ingurumari horretan, En Comu Podemeko zortzi diputatuek protagonismoa hartu dute azken orduetan; izan ere, Aragonesek bere inbestidurarako behar dituen botoak emateko CUP eta Comunen babesa izatea eskatu zuen JxCatek.

Jessica Albiach En Comu Podemeko buruzagiak "erantzukizuna" eskatu die Juntsi eta PSCri hauteskundeak saihesteko, herritarrentzat "iraina" izango litzatekeelako. ERCrekin gobernua osatzeko prest agertu dira En Comuneko kideak.

Albiachi erantzunez, Alicia Romero PSCko bozeramaileak gogorarazi du bere alderdiak irabazi zituela hauteskundeak: "En Comu Podemek ezkerreko gobernu aurrerakoi bat nahi badu, bloke horretan Salvador Illa izan zen garaile. Ez dut ulertzen zergatik nahi duten comunek ERCren balizko gobernu batean sartu, eta gurekin ez".

Zure interesekoa izan daiteke

GERNIKA (BIZKAIA), 18/05/2026.- La Casa de Juntas de Gernika ha acogido este lunes la conmemoración del V Centenario del Fuero Nuevo de Bizkaia, que afianzó un sistema de autogobierno único, basado en usos, franquezas y libertades provenientes de la costumbre, en un acto presidido por el lehendakari, Imanol Pradales (en la imagen). EFE/Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bizkaiko Foru Barriaren bosgarren mendeurrenaren ospakizuna, Gernikako Batzar-etxean

Imanol Pradales lehendakaria eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia "gaitasun berriak" dituen euskal autogobernuaren alde mintzatu dira Gernikan, egungo erronkei aurre egiteko (migrazioa aipatu dute, berbarako) eta "garapen nazional osoa" lortzeko, Bizkaiko Foru Barriaren V. mendeurrena ospatzeko Batzar-etxean egindako ekitaldian. Hitzordu horretan, foru-sistemak duen balioa nabarmendu dute, elkarlanean eta berme juridikoetan oinarritutako eredu gisa.

ANDALUZIA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PPk nabarmendu du Moreno "bermea" dela; PSOEk, berriz, Monteroren etorkizunaren inguruan erabaki beharko du

PPk "historikotzat" jo du hauteskundeen emaitza. Sozialistek, aldiz, onartu egin dute emaitzak ez direla nahi zituztenak, eta Voxek politikak aldatzea eta "nazioa lehenestea" eskatu du. Bestalde, Maillok (Por Andalucia) dimisioaren aukera baztertu du, eta Jose Ignacio Garciak (Adelante) iritzi dio Por Andaluciarekin batuta "emaitza txarragoak" lortuko zituela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X