Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
hezkuntza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Castells mugaren bi aldeetako curriculumen arteko baliokidetasunak lantzen ari da

Espainiako Unibertsitate ministroa erakunde espezializatu batekin ari da lanean Frantziako curriculumean aldaketak egin ostean sortu diren "desadostasun txikiak" konpontzeko.
Manuel Castells, Espainiako Gobernuko Unibertsitateetako ministroa.
Manuel Castells, Espainiako Gobernuko Unibertsitateetako ministroa. Argazkia: EFE

Manuel Castells Espainiako Gobernuko Unibertsitate ministroak argitu duenez, Frantziako curriculumaren eta Espainiakoaren arteko "desadostasun txikiak" laster konpontzea espero du, curriculum frantsesean Batxilergoko Matematika eta Biologiako ikasgaiei eragiten dizkieten aldaketak egin ondotik, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitate-ikasketak jarraitu nahi dituzten Iparraldeko batxilergoko ikasleei eragiten diena.

Horrela mintzatu da Castells Josune Gorospe EAJko diputatuak Gobernuaren kontrol saioan egindako galderari erantzunez. Castellsek adierazi du ulertzen duela euskal unibertsitate komunitatea kezkatuta egotea. Ministroak argitu duenez, lanean ari da dagoeneko UNEDen menpeko erakunde baten bidez, 'University Application Service For International Students in Spain' erakundearekin, hain zuzen, autonomia erkidego guztien baliokidetasun-baldintzak ebaluatzeko eskumena duen erakundea.

"Bi mailatan konponduko dugula uste dut. Epe laburrean, desadostasunak oso txikiak direnez, Ministerioa zerbitzu horri eskatzen ari zaio aurtengo EBAUrentzat baliokidetasun txiki horiek onartzeko, eta ondo baino hobeto konpon daitezke", esan du ministroak.

Gainera, adierazi duenez, orain gutxi Frantziako eta Espainiako gobernuen artean egindako goi-bileran Castellsek lau akordio sinatu zituen Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin, "baliokidetasun arazoak eta, bereziki, Batxilergo osorako notena konpondu ahal izateko, ez bakarrik EBAUaren kasurako".

Era berean, duela egun batzuk Bruselan egin zen Europako ministroen bileran gaiari heldu diotela adierazi du, arazoak Europa osoari eragiten diolako.

EAJko diputatuak Castellsek emandako "albiste ona" eskertu du; izan ere, galdera "tokiko ikuspegiarekin" egin badu ere, arazoa "orokorra" da, eta Europako eskualdeetako unibertsitateetara sartzeko politikak "desberdinak" dira, eta horrek "askotan" ikasleen mugikortasuna zailtzen du.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X