ARRASATEKO EKITALDIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arrasaten deituta dauden ekitaldiak "bakean" eta "elkar oztopatu gabe" egitea eskatu du Erkorekak

Segurtasun sailburuak jakitera eman duenez, Ertzaintzak dispositibo berezia du martxan goizean goizetik Arrasaten.
Josu Erkoreka, consejero de Seguridad, en Arkaute. Argazkia: EITB Media.
Josu Erkoreka, consejero de Seguridad, en Arkaute. Argazkia: EITB Media.

Soka luzea ekarri du Sarek gaurko Arrasaten deitu zuen elkartasun martxak. Antolatzaileen arabera, euskal presoak, tartean Henri Parot ETAko kide ohia, "biziarteko espetxera" zigortzen dituen  7/2003 legea salatzea zuen xede ekimenak, baina sortutako anabasaren ondoren, ekimena bertan behera uztea erabaki zuten. Horren ordez, Euskal Herri osoko plazetan bilkurak deitu ditu presoen eskubideen aldeko plataformak. Eta bestalde, VOX eta PP alderdiek ekitaldi bana antolatu dute Arrasaten bertan, Paroten biktimak omentzeko. 

Egoera horren aurrean, eta "istiluak ekiditeko", Ertzaintzak dispositibo berezia jarri duela martxan jakinarazi du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak. Horren hitzetan, "ekitaldi guztiak askatasun osoz egikaritzea"  da dispositiboaren helburua.  "Ekimenak bakean eta elkarri oztoporik jarri gabe" egin daitezela eskatu du.

Arkautin goizean egin den ekitaldi batean egin ditu adierazpenok Erkorekak. Bertan emandako informazioaren arabera, gai honekin zerikusia duten 33 ekitaldi daude deituta "ofizialki" Euskal Herrian.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Europako Kontseilua Brusela
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek

Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X