Biktimen elkarteek lehen balorazio positibo bat egin dute adierazpenaz, ñabardurekin bada ere
Ñabardurekin bada ere, lehen balorazio positibo bat egin dute oro har biktimen elkarteek gaur EH Bilduk eta Sortuk biktimen harira kaleratu duten adierazpenaz.
Consuelo Ordoñez Covite Terrorismoaren Biktimen kolektiboko presidenteak "jauzi kualitatibo" gisa deskribatu du, baina "ekintzetara" igarotzeko eskatu dio ezker abertzaleari. "Euren adierazpenak sinesteko, ekintzetara pasatu beharko dira eta berehala ikusi beharko dugu aldaketa: gure senitartekoen preso hiltzaileak preso politiko deitzeari utzi diezaietela, edota kartzelan dauden gure senitartekoen hiltzaileak libre uzteko eskatzeari, baita omenaldiak egiteari ere", adierazi du
Ana Aizpiri Coviteko zuzendaritzako kideak Euskadi Irratian esan duenez, gainera, adierazpenean ez dira ""krimen politikoak gaitzetsi" eta hori, euren ustez, "gabezi potoloa da".
AVT Terrorismoaren Biktimen Elkartearentzat adierazpena ez da nahikoa. Are gehiago, argitu gabeko ETAren hilketak argitzeko justiziarekin kolaboratzea eskatu die presoei.
"Eragindako sufrimenduagatik atsekabea eta mina benetakoa bada, Justiziarekin kolaboratzeko eskatu behar diete presoei", azpimarratu du Miguel Folguera AVTko ordezkariak Efe albiste agentziari egindako adierazpenetan.
Aitzitik, Maixabel Lasa ETAk hildako Juan Mari Jauregiren alargunak azpimarratu duenez, "aspaldian espero genuen mezua da, ongietorria izan dadila". Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketa labur batean, Lasak adierazi du adierazpenak PSOE alderdia atakan jartzen duela: "Zer egingo du PSOEk bere etxean gauzak konpontzeko? GALi buruz zerbait esan behar duela uste dut eta beste gauza batzuei buruz ere bai. Orain espero dut hausnarketa egitea".
Maria Jauregik Maixabel Lasaren alabak ere eskerrak eman dizkie EH Bilduri eta Sorturik "elkarbizitzaren alde" emandako pauso "erraldoia"gatik. "Beste pausu bat, erraldoia, elkarbizitzaren alde. Mila esker, benetan", adierazi du Twitter sarean duen kontuan argitaratutako mezu batean.
Roberto Manrique, Hipercorreko atentatuaren biktimaren hitzetan, "oso pauso garrantzitsua da ezker abertzaleak ETAk zoritxarrez eragin duen mina aitortzearena".
Kritikoagoa azaldu da Gorka Landaburu kazetari eta biktima. Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Landaburuk esan du "desengainua" hartu duela, horren ustez, ezker abertzaleak ez duelako "autokritika politikorik" egin.
Mari Mar Blanco Miguel Angel Blancoren arrebak garrantzia kendu dio adierazpenari, eta Arnaldo Otegiri eskatu dio gaitzetsi ditzala "txalotzen zituen hilketak" eta argitzeke dauden ETAren 300 hilketa baino gehiagotan argia jartzen lagun dezala.
Maite Pagazaurtundua Eurodiputatu eta ETAk hildako Joseba Pagazaurtunduaren arrebak, bere aldetik, esan du adierazpena ez dela nahikoa, eta Arnaldo Otegiri "haratago joateko" eskatu dio. EFE agentziaren arabera, Pagazaurtunduaren ustez, "pluraleko lehen pertsona falta da. Haratago joan behar dute hainbeste urtetan eta gizartearen aurka modu totalitarioan antolatu zituzten astakeria guztiak estaltzeko".
Marta Buesak, Fernando Buesa lehendakariorde sozialistaren alabak, ezker abertzalearekin "oso zorrotzak" izan behar direla esan du. ETAk Buesa 2000ko otsailean hil zuen.
Onartu duenez, adierazpena zerbait berria da, baina "ETAren bidegabekeriaren eta zilegitasun ezaren falta oso handia da, eta Arnaldo Otegiren alderdi politikoak babesa eman zion urte luzez".
Buesak ohartarazi duenez, "iragarritako konpromisoaren ibilbidea ikusi beharko da", baina hasteko "zalantza asko sortzen ditu". "Memoriari eta justiziari lagunduko diote?", galdetu du politikari sozialistaren alabak.
Marta Buesak ez du uste gaurkoa "behin-betiko pausoa denik", ezta batzuek eman dioten "handitasun" hori duenik ere. Gaurko adierazpena "aurrerapauso" bat da, baina gizarteak "zorrotz jarraitu" behar du, erantsi duenez.
Rosa Rodero ETAk hil zuen Joseba Goikoetxea ertzainaren alargunak ontzat eman du gaurko adierazpena: "Positiboa da, hamar urte geroago gertatutako guztia erabateko hanka-sartzea izan dela aitortzea". "Beste pauso bat da, gehiago eman beharko dituzte", gaineratu du Roderok.
Josu Puelles ETAk hildako Eduardo Puelles poliziaren anaiaren hitzetan, adierazpenak "ez du ekarpen berririk egiten". "Urte horietan guztietan gertatutakoa eduki politikoz hustea nahi dute", salatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.