Espainiari buruzko txostena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ETAko presoak Euskal Herriko kartzeletara hurbiltzea eskatu du Europako Kontseiluak

Torturaren Prebentziorako Batzordearen ustez, ETAren amaieraren ondotik, "badaude arrazoiak preso horiek euren familiengandik gertuago egoteko".
Soto del Real kartzelaren kanpoaldea.
Soto del Real kartzelaren kanpoaldea. Artxiboko argazkia: EFE

Europako Kontseiluaren Torturaren Prebentziorako Batzordea Espainiari zuzendu zaio eskatzeko ETAko presoak Hego Euskal Herriko edo hortik gertu dauden kartzeletara hurbiltzeko. Batzordearen iritzian, ETAren amaieraren ondotik, "badaude arrazoiak" dispertsio politikari azkena emateko.

Torturaren Prebentziorako Batzordearen ordezkaritza bat Espainiako hainbat presondegi eta polizia-etxetan izan zen 2020ko irailean. Bisitaren helburua zen presoek eta atxilotutakoek (orokorrean) jasotako tratua aztertzea.

Bisita hura oinarri, txostena egin zuen Batzordeak, eta hori da hain justu, gaur jakitera eman dena. ETAko presoen egoera zehatz aztertuta, Batzordeak dio "Euskal Herritik oso urrun dauden espetxeetara" bidali dituztela gehientsuenak. Egiaztatu ahal izan zutenez, "askok denbora luzea daramate preso, eta gehiengoa, lehen graduan eta FIES tratamenduarekin dago. Euren jarrera onak ez du kategorizazioa aldatzen".

Txostenak gogorarazi duenez, ETAk 2011n bertan behera utzi zuen jardun armatua, eta 2018an desegin zen. "Hori kontuan hartuta, badaude arrazoiak preso horiek, betiere arriskuak ondo aztertuta, euren familiengandik hurbilago egoteko, Euskal Herrian bertan edo gertuago dagoen Espainiako lekuren batean", argudiatu dute. Horren ildoan, txostengileek aitortu dute eskertuko luketela "auzi horren inguruan Espainiako agintarien iruzkinak jasotzea".

Barne Ministerioaren erantzuna

Batzordeari emandako ihardespenean Fernando Grande-Marlaskak zuzentzen duen Ministerioak adierazi duenez, ETAko presoen kasuan, "Espainiako Gobernuak egoki ikusi du espetxe politika aldatzea, banaketa geografikoan eta bizi erregimenean aldaketa nabarmenak eginda".

Hala, 2018ko ekainean (PPren exekutiboarekin) 241 presoetatik % 68,5 euren etxetik 400 kilometro baino gehiagora zeuden, eta % 3,3 EAEko kartzeletan. 2021eko ekainean, 192 presoetatik % 3,1 zeuden urruneko kartzeletan (400 kilometro baino gehiago); % 25, EAEkoetan eta % 65, 200 kilometro baino urrunagoko presondegietan.

Txartu txarrak, Espainiako Poliziaren aldetik eta hainbat funtzionarioren eskutik

Torturaren Prebentziorako Batzordea sei espetxetan egon zen: Brieva (Avila), Castellon II, Soto del Real eta Estremera (Madril), Sevilla II eta Picassent (Valentzia). Horrez gain, Sevillako eta Alacanteko espetxeko ospitale psikiatrikoetan eta hainbat polizia-etxetan ere egin zuten bisita.

"Elkarrizketatu genituen pertsona gehienek tratu egokia jaso zutela esan baziguten ere, tratu txar salaketen kopuru handi bat jaso genuen, tartean adingabeei egindakoak, eta batez ere, Espainiako Poliziaren aldetik", jaso dute txostenean.

Espetxeetan jasotako tratuari dagokionez, "bisitatu ditugun kartzela guztietan presoek aipatu zuten funtzionario batzuek gatazkak sorrarazi nahi zituztela, eta euren botere nagusitasuna agerian uzteko edozein aitzakia bilatzen zutela, tratu txar fisikoak emanez edo irainak eginez". Txostenaren arabera, "langileek egindako tratu txar fisikoen kexa kopuru handia jaso genuen, sinesgarriak eta sendoak denak ere. Kasu gehienetan, eskularruak janzten zituzten funtzionarioek aurpegian emandako zaplaztekoak edo gorputzaren goi aldean emandako kolpeak ziren". Dena dela, aitortu dutenez, "askoz larriagoak diren hainbat salaketa" jaso zituzten, "ukabilkadak, ostikoak, eta borrekin emandako kolpeak" aipatzen zituztenak.

Dena dela, txostengileek azpimarratu dute ustezko tratu txar horiek "jasotako salaketen zati txiki bat baino" ez direla.

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X