EAE-KO AURREKONTUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iturgaiz: "1.300 milioi euroko proposamen bat bidali diogu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuari"

EAEko popularren buruak esan duenez, Azpiazu sailburuak, dagoeneko, badu PP-Cs koalizioaren proposamena. Oposizioko taldeek inoiz aurkeztu duten kopururik handieneko proposamena dela ziurtatu du.
Carlos Iturgaiz, Euskako PPko burua, gaur Radio Euskadiko estudioan. Argazkia: EITB Media.
Carlos Iturgaiz, Euskako PPko burua, gaur Radio Euskadiko estudioan. Argazkia: EITB Media.

EAEko 2022ko aurrekontuen negoziazioetatik kanpo ez du geratu nahi Carlos Iturgaiz Euskadiko PPren presidenteak. Ostiralean jakinarazi zenez, Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IU bigarren bilera batera deitu ditu datorren astean, aurrekontuen inguruan hitz egiten jarraitzeko. Aldiz,  PP-Cs eskuineko koalizioa ez du beste batzar batera deitu, horien proposamenik ez omen duelako jaso.

Horren aurrean, Iturgaizek gaur baieztatu du "harrituta" geratu zirela, Azpiazuk bigarren bilera baterako deitu ez dituelako. "Esan ziguten paperak aurkeztu behar genituela. Bada, atzo igorri genien gure proposamena. 1.300 milioi euro gehiago sartu ditugu aurrekontuetan, aurreko urteko soberakin bat dugu Euskadin eta hori ez da inoiz erabili.  Ostalariak, enpresaburuak, herritarrak ... diru gehiago eskatzen dute, eta Jaurlaritzak esan izan du ez zuela dirurik", adierazi du.

Halere, Euskadiko popularren buruak argi utzi du EH Bildurekin eta Elkarrekin Podemosekin ez dutela ezer negoziatuko. "Badakigu ondo haiek zer politika babestuko dituzten. Guk ez ditugu inoiz babestuko horrelako politikak", gehitu du.

Iñigo Urkullu lehendakariaren eta Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidentearen arteko ika-mikaz ere aritu da. Zorrotz kritikatu ditu Urkulluren hitzak, eta "arazo handi batean" sartu dela esan dio: "hemen Kontzertu Ekonomikoa dugu, eta hala ere, Madrilen abantaila fiskal handiagoak dituzte. Zer esan nahi du horrek? Urkullu abusu fiskala egiten ari dela gure Kontzertuarekin eta hemengo familiak eta enpresak kaltetzen ari dela. Hemen zergak igotzen, eta Madrilen, aldiz, jaisten".

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X