Presoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ETAko lau preso Euskal Herriko espetxeetara hurbiltzea adostu dute

Juan Karlos Herrador El Duesotik Basaurira eramango dute; Josu Guinea eta Iker Lima, Leondik Basaurira, eta Santi Aragon Logroñotik Martutenera.

Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak eta Eusko Jaurlaritzak ETAko lau preso Euskal Herriko espetxeetara gerturatzea erabaki dute, Basauriko eta Martuteneko kartzeletara, hain zuzen ere.

Espetxe administrazioak jakitera eman duenez, Juan Carlos Herrador El Duesoko (Kantabria) espetxetik Basaurikora lekualdatuko dute.

Jesus Guinea eta Iker Lima ere Basaurira eramango dituzte, Leongo espetxetik.

Azkenik, Santiago Aragon Logroñotik Martutenera eramango dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X