Elkarrizketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ortuzarrek, EPPKren agiriaz: "Positiboa da, baina berandu dator"

EAJren EBBko presidentearen hitzetan, orain auziaren "gordiar korapiloari" heldu beharko liokete presoek: "ETA inoiz existitu behar ez zela aitortzea, eta horren ekintzek min bidegabea sorrarazi zietela biktimei eta konponezineko kaltea euskal gizarteari".
18:00 - 20:00
Andoni Ortuzar, EPPKren agiriaren inguruan: ''Positiboa da, baina berandu dator''

Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentearen aburuz, presoei harreren inguruan EPPK kolektiboak kaleratutako agiria "positiboa" da, "berandu" datorrela azpimarratu badu ere. "Positiboa da, inondik inora. Dena dela, hausnarketa eskatu nahi diot mundu horri. Izan ere, azkenean egin beharrekoa egiten dute, baina berandu. Hainbeste denbora ez ematea eskatuko nieke, urratsak orain emateko", adierazi du.

Radio Euskadiren "Boulevard" saioari eskainitako elkarrizketa batean, atzo EPPK presoen kolektiboak argitaratutako dokumentua hartu du hizpide Ortuzarrek. Bertan  harrera ekitaldiak modu "pribatuan eta diskretuan" burutzeko borondatea erakutsi zuen ETAko presoak biltzen dituen taldeak. Buruzagi jeltzaleak beste pauso bat emateko eskatu die, auziaren "gordiar korapiloari" helduta, "aitor dezatela ETA inoiz existitu behar ez zela, eta horren ekintzek min bidegabea sorrarazi zietela biktimei eta konponezineko kaltea, euskal gizarteari".

Ortuzarren hitzetan, hori aitortzeak "txerto gisa funtzionatuko luke ezein euskal herritarrek ez zezan inoiz bide hori hartu, defendatzen omen dituen ideien zintzotasuna zein den gorabehera".

Iturgaizek esandakoaren kontura —iragarpena "presoak kalera ateratzeko trikimailua" dela esan du—, EAJren presidenteak salatu duenez, "badirudi Alderdi Popularrak gatazka hori behar duela nabarmentzeko". Horren ildoan, honakoa bota du: "2022an gaude, eta beraz, ezin da 1998ko politika egin. PPri bere argudioen automobil-parkea berritzeko gomendatuko nioke, bestela seiscientos auto batean mugitzen jarraitu beharko dute".

Estatuko Aurrekontu Orokorren negoziazioaz, Ortuzarrek adierazi du zabalik dagoela oraindik, "herri honetan asko dugulako egiteko, etxeko lan ugari egiteke", erantsi du. AHTaren Bilboko eta Gasteizko sarbideak dituzte mahai gainean. "Behar den moduan egin nahi ditugu, ez mekanotuboz egindako geralekuen bidez, eta dagokion garaian", argitu du. Hala, espero du laster akordioa lortzea Espainiako Gobernuarekin: "Lanean jarraituko dugu, agonia gabe, atzerako ispiluari begiratu gabe".

EH Bilduk lortutako akordioen inguruan, buruzagi jeltzaleak uste du koalizio subiranista "bere jarrera politikoa ateratzen" ari dela, "ateak zabaltzen zaizkiola" agerian uzten (...) "EAJk duela 40 urte lortu zuen hori. Gu herri honen gai handiekin gabiltza. EH Bildu legitimotasun guztiarekin ari da, baina ez dago alderatzerik", Ortuzarren ustetan.

Azkenik, Madrilgo eskuineko hedabideek darabilten "kanpaina baldarra" kritikatu du. "Agerian utzi nahi dute EAJk eragin gutxiago duela orain Espainiako Gobernuan, EH Bilduren mesedetan", azaldu du, baina Ortuzarren esanetan, "Sanchezen kontrako gerran amarru bat baino ez da, gu erdian harrapatu gaituena".

 

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X