Presoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auzitegi Nazionalak ETAko presoen gizarteratze prozesua oztopatzen jarraitzen duela salatu du Foro Sozialak

Foro Sozial Iraunkorrak adierazi du "premiazkoa" dela Auzitegi Nazionalak jarrera aldatzea eta "korapilo hori askatzeko" dei egin die eragileei, "presoei politika normalizatua aplikatzeko beharrezkoak diren adostasunak asaldatzen dituen elementu bihurtu ez dadin".
Agus Hernan Foro Sozial Iraunkorreko ordezkaria Logroñoko espetxean. Argazkia: @ForoSoziala

Foro Sozial Iraunkorrak salatu du Espainiako Auzitegi Nazionalak ETAko presoen gizarteratze prozesua "oztopatzen" segitzen duela, "modu pribatuan nahiz publikoki lan diplomatiko handia" egin duten arren.

Foro Sozial Iraunkorrak joan den uztailaren 13an aurkeztu zuen Behatokiaren laugarren zenbakia, motibazio politikoko delituengatitk zigortutako presoei aplikatzen zaien espetxe politikari buruzkoa, 'Birgizarteratzeko ibilbideetan oztopoak' goiburupean.

"Harrezkero, inplementazio lan bat burutu da, erakundeekin, alderdi politikoekin, sindikatuekin eta eragile sozialekin hainbat elkarrizketa eginda", azaldu dute.

Dokumentu hori presoekin eta haien senideekin konpartitu du Foro Sozialak. Joan den azaroaren 26an bildu zen Teresa Toda Foro Sozialaren bozeramaielak Patricia Velez Etxerateko ordezkariarekin.

Halaber, Agus Hernan Foro Sozialeko koordinatzaile nagusia Ainhoa Mugica Goñi eta Juan Antonio Olarra Guridi Euskal Preso Politikoen Kolektiboko (EPPK) bozeramaileekin batu zen Logroñoko espetxean, abenduaren 3an.

Horrez gain, txostena alderdi politikoei, sindikatuei, gizarte eragileei, Espainiako Barne eta Justizia ministroei, espetxeetako zuzendaritzei, Estatuko fiskal nagusiari, Auzitegi Nazionaleko epaileei eta fiskalei, Espainiako herritarren defendatzaileari, espetxe erakundeei eta EPPKri igorri diote.

Ildo berean, EAEko eta Nafarroako parlamentuetako presidenteei, Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeari, Nafarroako Parlamentuko Herritarrenganako Harremanetarako Batzordeari eta bi lurraldeetako arartekoei aurkeztu zaie dokumentua.  

"Jarduera diplomatiko publiko eta pribatu handia izan arren, egiaztatu behar dugu egun Auzitegi Nazionalean blokeoak jarraitzen duela, eta duela gutxiko erabakiek joera kezkagarri hori berresten dutela", kritikatu dute.

Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan alderdi politikoen eta sindikatuen artean "adostasun nahikoa" badagoela egiztatu dute, "espetxe politika aldatzeko sortzen diren oztopoak gainditzeko eta bide horretan Auzitegi Nazionala eta Fiskaltza dira oztopo nagusiak", salatu dute.

"Ondo identifikatutako lobby batek bultzatutako jarrera horrekin amaitzea premiazkoa eta beharrezkoa da, euskal gizartea bizikidetza demokratikoa eraikitzeko egiten ari den bidea oztopatzea bilatzen ari baitira", erantsi dute.

"Joera kezkagarri hori finkatuz gero, Espetxe Tratamendurako Batzordeek proposatutako eta Eusko Jaurlaritzako organo eskudunak berretsitako baimenak Auzitegi Nazionalak baliogabetu ahal izango ditu", ohartarazi dute.

Gauzak horrela, "korapilo hori askatzeko" eskatu diete arlo honetan erantzukizuna duten eragileei, "presoei politika normalizatua aplikatzeko beharrezkoak diren adostasunak asaldatzen dituen elementu bihurtu ez dadin".

 

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X