Arriola: "Euskadiko alokairu-politikei bultzada handia eman nahi diegu"
Iñaki Arriola, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak Radio Euskadiko "Boulevard Informativo" saioan azpimarratu duenez, Jaurlaritzatik bultzada eman nahi diote Euskadiko alokairu-politikei.
Hala, gogorarazi du duela gutxi onartu dela Euskadiko Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala, epe ertain-luzerako akordio bat lortze aldera. Arriolak nabarmendu du azken urteetan aldaketa handia egon dela etxebizitzen eskarian, eta beharrezkoa dela etxebizitza bat eskuratzerako orduan gaur-gaurkoz dauden beharrizanei erreparatu eta egungo eredua aldatzea eta egokitzea.
Beste herrialde batzuetako ereduei balio eman die eta, Euskadin, orain arte jabetzako etxebizitzei garrantzia eman bazaie ere, "gure kultura aldatzea nahieztakoa" dela nabarmendu du, egungo eskariari aurre egiteko. Itun honekin 15 urtetan babes ofizialeko etxebizitzak bikoiztu nahi dira Euskadin.
Ildo horretan, eta Donostiako Udalak Easo ingurua berrantolatzeko egin berri duen proposamenari dagokionez (2024tik aurrera lurperatuko da, eta, besteak beste, 450-500 etxebizitza berri eraikitzea aurreikusten da zazpi eraikinetan), sailburuak argi dauka: "Etxebizitzak babes ofizialekoak izatea gustatuko litzaiguke. Hori izango da gure proposamena, hirian etxebizitza eskuratzeko aukera bat delako".
Espainiako etxebizitzaren legeak eskumen autonomikoak inbaditu ditzakeen galdetuta, Arriolak ezetz esan du. "Gure etxebizitza legea Espainiakoa baino askoz aurreratuagoa da", gaineratu du.
Garraioa Euskadin
Metro Bilbaoren 5. lineako obrei dagokienez, (metroa Galdakaoko Ospitaleraino eramango du), Arriolak gogorarazi du Patxi Lopezen garaitik diseinatuta zegoela, eta gauzatu ahal izateko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artean akordioa lortu dela.
Metroaren 4. lineaz, berriz, aitortu du, oraindik beste etapa batean dagoela: "Nahi izango bagenu ere, ezingo genuke hasi. Euskadiko Abiadura Handiko Trenari buruz sailburuak gogorarazi du akordio garrantzitsua lortu dela AHTa Gasteizera eta Bilbora sartzeko.
Azkenik, eta Pablo Casado bizitzen ari den egoeraren aurrean, Arriolak esan du espero duela egoera lehenbailehen konpontzea: "Tristea da Pablo Casadoren bakardadea, krudela da politika batzuetan".
Zure interesekoa izan daiteke
Kartzelan 25 urte eman ondoren, aitaren hiltzaileek ETAren "irakurketa kritikoa" egiten ote duten galdetu du Sara Buesak
Bere aita hil zuten ETAko kideen askatasunaren unea "iritsi behar zela" onartu du, eta "egoera zail batzuekin bizi behar dugula, nahiz eta min eman, elkarrekin bizitzeko ditugun printzipio demokratikoetan sinesten dugulako".
IU, Mas Madrid, Comuns eta Sumar, Podemos euren proiektura batzeko prest: "Ez dago inor soberan"
Sumar osatzen duten lau indarrek hurrengo hauteskundeetan batera aurkezteko egitasmoa aurkeztu dute Madrilen. Ekitaldian hitza hartu duten guztiek batasunaren garrantzia azpimarratu dute. Yolanda Diaz Lan ministro eta Sumarren zerrendaburua ez da bertan izan.
Aurrekari penalik eskatu gabe etorkinak erregularizatzearen alde egotea egotzi dio De Andresek EAJri
Euskadiko PPko presidenteak EAJ kritikatu du Espainiako Gobernua bultzatzen ari den etorkinen erregularizazioaren alde egoteagatik. De Andresen esanetan, EAJ ezkerraren koartada izatera pasatu da, zentralitateari uko eginda.
EAJk etxebizitzaren erronkari aurre egiteko euskal eredua aldarrikatu du
Etxebizitzari buruz eztabaidatzeko Bilbon egin duen ekitaldian, EAJk esan du laguntzak ematea, gehiago eraikitzea eta burokrazia murriztea dela bide egokia. Erronka konplexua dela eta ez duela konponbide bakarra adierazi du Joseba Díez Antxustegik, baina erantsi du EAJ lanean ari dela alokairuan zein etxebizitza propioan bizi nahi dutenei etxebizitza bat eskuratzeko aukera bermatzeko.
Anduezak esan du PSE-EEk ez diola uko egingo EAJrekin koalizioan gobernatzeari
Bilbon egin duten bileran, PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi du bi alderdien arteko desadostasunen atzean ez dagoela hauteskundeei begira egindako kalkulurik. Eneko Anduezak esan du herritarren interesak defendatzea dela sozialisten helburu nagusia.
Voxek totalitarioa izatea leporatu dio EHUko errektoreari, eta kargutik kentzeko eta gaitasungabetzeko eskatu du
Amaia Martinez legebiltzarkideak totalitariotzat jo du Joserramon Bengoetxea EHUko errektorea, Voxek EHUren Arabako campusean ekitaldia egingo duela iragarri ostean unibertsitatea ixtea erabaki duelako.
Otegik EH Bilduren eredu munizipalista aldarrikatu du, "segurtasuna ematen" dielako herritarrei
Ezkerreko subiranistentzat munizipalismoa "herritarrak babesteko tresna" da, koalizioaren buruzagiak IV. Konferentzia Munizipalistan adierazi duenez.
Fiskaltzak artxibatu egin du EH Bilduk Guardiako EAJko alkatearen aurka jarritako salaketa
Alkateak presio kanpaina bat egitea leporatu dio koalizioari.
Bengoetxea, EHUko errektorea: "Ikasle-mugimenduari eskatu diogu ez erortzeko probokazioetan"
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak zentzuz jokatzeko eta probokazioetan ez erortzeko deia egin du. Ikasle-antolakundeekin harremanetan jarri dela adierazi du, eta Voxen jokoari ez jarraitzeko eskatu die, baina, horren ustez, "libre dira nola jokatu nahi duten erabakitzeko".
Santurtziko Udalak Fiskaltzari helarazi dio Udaltzaingoaren azterketen ustezko filtrazioaren kasua
Segurtasun arloko zinegotzi ohi Sonia Lopezen mezu elektronikoak aztertu ondoren, gertakariak Bizkaiko Fiskaltzaren aurrean aurkezteko izapideak hasteko erabakia hartu du gobernu-taldeak.