PARLAMENTO EN LAS ONDAS
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Aurrerapauso garrantzitsutzat" jo dute euskal alderdiek Mikel Zabalza biktima gisa aitortzea

Legebiltzarreko taldeek positibotzat jo dute Mikel Zabalza indarkeria politikoaren testuinguruan, "giza eskubideen urraketen biktima" izan zela aitortzea.
Ekain Rico e Iñigo Martínez en su intervención en el Parlamento en las Ondas, este sábado.
Ekain Rico eta Iñigo Martinez gaur Radio Euskadin. Argazkia: EITB Media

Aitor Urrutia eta Ekain Rico EAJko eta PSEko legebiltzarkideek "aurrerapauso garrantzitsutzat" jo dute Mikel Zabalza Estatuko funtzionarioek egindako torturen eta hilketaren biktima gisa aitortu izan, "biktimentzako egia eta justizia" lortzeko. Radio Euskadiko Parlamento en las Ondas saioan nabarmendu dutenez, "Euskadi gai izan da herri honetan era guztietako indarkeriaren biktima guztiak aitortzeko aukera ematen duen legedia garatzeko".

EH Bilduko Mikel Oterok eta Elkarrekin-Podemos-IUko Iñigo Martinezek ere positibotzat jo dute Mikel Zabalza motibazio politikoko indarkeriaren biktima izan dela aitortzea, baina "kasu gehiago ikertzeko" ere eskatu dute. Gogoan izan dituzte torturak jasandako 4.000 pertsonak, manifestazioetan hildako dozenaka lagunak eta atentatu parapolizialen biktimak, eta erantzukizun penalak lortu behar direla esan dute.

Carmelo Barrio PPko legebiltzarkideak esan du Zabalzarekin gertatutakoaren froga berririk badago edo antzeko beste kasu batzuetan agertzen badira, auzitegiek hartu beharko dituztela erabakiak eta kasu horiek "Estatuko segurtasun indarrak erasotzeko ez erabiltzeko" eskatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Otegi: "Arartekoa izatea nahi dutenaren Linkedinean sartuta “capacidad básica limitada” jartzen du, hori euskalduna izatea da?"

Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak Egun Onen adierazi du "arinkeria handiarekin esaten direla gauza batzuk" eta "kontuz" aritu behar dela "zein adjektibo erabiltzen ditugun eztabaida politikoan".  Bestalde, azpimarratu du Bingen Zupiriak adierazi zuela "Euskal Hintxek edo zaletuek deituta zegoen manifestazioa ez zegoela legeztatuta eta baimendua. Guk ez genuen esan gezurretan ari zela. Zuk pentsa dezakezu, agian gezurretan dago edo agian ez dauka datu hori ordu horretan". 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X