Lankidetzarako eskaintza egin dio Ortuzarrek EH Bilduri, "gutxieneko errespetua erakusten badute"
Koronabirusaren pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ostean, EAJk bere militanteak bildu ditu Bilboko Plaza Barrian, Aberri Eguna dela eta. Bere hitzaldian, Andoni Ortuzar EAJko presidenteak "elkar ulertzeko" eta "akordioak egiteko" eskaintza egin dio EH Bilduri, "herri hau aurrera ateratzeko eta jendearen eskaerei erantzuteko", baldintza batekin: "gutxieneko errespetua" erakustea eta "eraikitzera etortzea, eta ez suntsitzera".
"Gaur da Aberri Eguna. Eta 'abertzale' hitza gero eta gutxiago erabiltzen duten arren eta bere ordez 'independentista' hitza erabiltzen duten arren, hemen dute EAJren eskua, luzatuta, elkarren artean adosteko, elkar ulertzeko. Gutxieneko errespetua baino ez dute erakutsi behar; etor daitezela eraikitzera, eta ez suntsitzera; izan dezatela Euskadi gogoan eta pentsamenduan, eta ez Ajuria Enearako biderik laburrena non egon daitekeen. Ondotxo dakite haiek –eta Hezkuntza moduko gai garrantzitsuan ikusi dute– zentzuzko jarrerak defendatzen dituztenean, EAJ beti dagoela prest, beti gaudela adosteko prest. Horra hor eskaintza, lankidetzan aritzeko eskaintza zintzoa EH Bildurentzat eta gainerako indar politikoentzat. Pentsatzen duten bitartean, gu geurera: Herri hau aurrera ateratzera, gure erakundeetan lan egitera, jendearen eskari eta arazoei erantzuna emateko" azaldu du Ortuzarrek.
Eskaintza hori egin aurretik, hori bai, oso kritiko hitz egin du koalizio abertzalearen kontra eta "gu paretik kentzeko edozein gauza egiteko prest" egotea leporatu die. Halaber, Urkullu lehendakariari "izugarrizko errespetu faltaz hitz egitea" egotzi die, "Putini egingo lioketena baino gogorrago".
Ukrainako gerra ere hizpide izan du Ortuzarrek: "Ukrainan gertatzen ari dena bereziki larria da, nazioarteko legeen perbertsio onartezina da. Ez dago hitz nahikorik, ezta behar bezain gogorrik ere, Putin ukrainar herriarekin egiten ari dena epaitzeko". Ortuzarrek esan du "lotsa" sentitzen duela Euskadin ere badirelako "basakeriatik ihesi Euskadira babes bila etorri diren emakume eta haurrei eman zaizkien bizitokietako hormetan Errusiaren aldeko pintadak egin dituztenak. Lotsa eragiten dit, tristetu egiten nau horrelako jendea izateak. Gure laguntza eta elkartasuna eskaintzen dizkiet. Bai eta Saharar herriari ere, Espainiako gobernuak bere jarrera horren zentzugabeki aldatu ondoren".
Gaztela Leonen PPko Gobernuak Voxekin egin duen akordioari buruz, Ortuzarrek adierazi du "eskuin muturrarekin itun bat egin eta 'konplexurik gabe' egiten dela esatea atzerapauso demokratikoa" dela. "Egunen batean, hobe erratuta egongo banintz, damutu egingo dira guri kasurik ez egiteaz. Hobe PP eta PSOE akordio batetara iritsi baziren Vox-ek politika baldintzatzeko aukerarik izan ez zezan. Baina berekoikeria partidistengatik, fatxak Gobernuan sartu dira eta bide honetatik jarraituta, ez da bakarra izango" gaineratu du. Eurek ez dutela horiekin akordiorik inoiz egindo berretsi du eta ildo horretan, datozen igandeko Frantziako hauteskundeei erreferentzia eginez, "Iparralden abertzaleen boto bakar bat ere ez Le Pen-entzat!" amaitu du EBBren presidenteak.
"Gure eredua lana, efortzua, kudeaketa zintzoa eta arduratsua da" defendatu du Urkullu lehendakariak
Iñigo Urkullu lehendakarik, berriz, neoliberalismoaren "zerga eta Estatu gutxiagorako" deiak salatu ditu, baita beste muturrean, "internazionalismo sozialista" aldarrikatzen dutenena ere, Administrazio Publikoa "guztiaz arduratzea, gastu publikoa denerako erabiltzea... baliabideak mugagabeak bailiran".
"Alde batetik, batzuek neoliberalismoaren errezeta magiko berriekin datoz Euskadira: 'Zerga gutxiago eta Estatu gutxiago', hau da, 'Ondo bizi denari laguntzea, hobeto bizi dadin'. Zerga gutxiago zerbitzu publiko gutxiago, osasun gutxiago, hezkuntza gutxiago eta babes sozial gutxiago. Ez da gure eredua", ziurtatu du Urkulluk. "Besteak, berriz, internazionalismo sozialistaren aldarrikapenekin datoz. Herri Administrazioak dena hartzean oinarritutako eredua. Gastu publikoa edozertarako, baliabideak infinituak balira bezala. Ez, guztion ekarpenetik dator dirua, zerga bidez".
"Gure eredua lana da, esfortzua, kudeaketa zintzoa eta arduratsua, oinak lurrean dituela. Gure konpromiso sozial eta humanista da Euskadi sozialki ahalik eta kohesionatuena izatea. Gure lehentasuna elkarrekin aurrera egitea da, urrunago iristeko" adierazi du.
Bestalde, "Estatu-Nazioen mugak" gainditzea ahalbidetzen duen instrumentua dela Europar Batasuna adierazi du lehendakarik eta "gobernantza partekatuaren alde" egin du berriz ere.
Azkenik, 1937ko apirilaren 26an Gernikako bonbardaketak eragindako erasoan, kaltean eta sufrimenduan matxinatutako ejertzitoak eta ondorengo gobernu frankistak izan zuten erantzukizuna aitortzeko beharra berretsi du Urkulluk. Proposamen hori 2017an formalizatu zuen Euskal Taldeak Senatuan, baina Alderdi Popularraren oposizioagatik ez zuen aurrera egin. " Gernika. Aintzatespena. Bizikidetza. Bakea", esan du lehendakariak.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta
Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Eibar Memoria Demokratikorako Leku da, ofizialki, gaurtik
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak jasotzen duenez, "Eibarko hiriak Memoria Demokratikoaren Leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren nahiz nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien agertoki izan baita".
Arkaitz Rodriguez: "EH Bildu ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari, hurrengo belaunaldietan baizik"
Koalizio subiranistako Ekintza Politikoko idazkariak EAJri erreferentzia eginez esan duenez, "penatuta entzuten ditugu hainbat adierazpen, ezin dugu ulertu nola dagoen kezkatuago dagoenik oraindik urtebete luze barru izango diren hauteskundeekin, herritarren arazoei konponbideak ematearekin baino".
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".
Estebanek Ayusori erantzun dio "katetada" bere "aldarrikapen nazional nagusia kaña bat hartzea" dela eta Otegik "zureen ekarpena Gernikan Condor Legioa" izan zela
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak Picassoren Gernika Euskadira aldi baterako eramateko "asmo nazionalistak" kritikatu ditu ordu batzuk lehenago, "katetada" direla esanez.
PPk eta UPNk, EH Bilduk Iruñean egin duen ekitaldiaren harira: "Nafarroa ez da inoiz euskalduna izango"
Sayasen esanetan, Nafarroa "forala eta espainiarra da historikoki, ordenamendu juridikoak hori diolako eta, batez ere, nafar gehienen nahia hori delako". Bestalde, Ibarrolak nabarmendu du UPNk bermatzen duela "Nafarroa euskal errepublikaren parte ez izatea".
Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago egin dituzte Amurrion
Amurrioko futbol zelaian azaldu dira oraingoan pintaketak, eta agente bat seinalatu dute. Segurtasun Sailak gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta salatu du horrelakoek zuzenean erasotzen dietela bizikidetzaren eta demokraziaren balioei.
EH Bai: "Euskal Herria nazio bat dela eta erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatu dugu Aberri Egunean"
Baionan egin duen ekitaldian, Euskal Herria Baik nabarmendu du beste nazio batzuek duten eskubide berdinak izan behar dituela Euskal Herriak ere, "nazio bat delako".