Pegasus
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Puigdemontek eta Junquerasek espioitza salatuko dute Espainia, Frantzia, Suitza, Luxenburgo eta Alemanian

Datozen egunetan kereilak aurkeztuko dituztela iragarri dute Puigdemontek eta Junquerasek. Bestalde, Puigdemontek Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteari "premiaz ekin" eta Espainia kontuak ematera behartzea eskatu dio.
Carles Puigdemont eurodiputatua eta Oriol Junqueras ERCko buruzagia Bruselan. Argazkia: EFE
Carles Puigdemont eurodiputatua eta Oriol Junqueras ERCko buruzagia Bruselan. Argazkia: EFE

Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohi eta eurodiputatuak eta Oriol Junqueras presidenteorde ohi eta ERCko buruzagiak Pegasus programaren espioitza Espainia, Frantzia, Suitza, Luxenburgo eta Alemanian auzitara eramango dutela iragarri dute. CitizenLab zibersegurtasun plataformaren ikerketa batek auzia argitara eman du.

Bruselan, Europako Parlamentuan emandako prentsaurrekoan, datozen egunetan kereilak aurkeztuko dituztela azaldu du Puigdemontek. Horrela, NSO enpresa teknologikoa Bartzelonako epaitegietan salatuko dute, baita balizko zibererasoak aurrera eraman diren Europar Batasuneko beste estatu batzuetan ere, Frantzia, Alemania, Suitza eta Luxenburgon esaterako.

Gainera, Generalitateko presidente ohi eta eurodiputatuak Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteari "premiaz ekin" eta Espainia kontuak ematera behartzea eskatu dio, aurkari politikoen kontra Pegasus programa erabili izanagatik, "oinarrizko eskubideen urraketa masiboa" izan delako.

Puigdemonten hitzetan, Espainiako Gobernuak "kontuak eman" behar ditu. "Sistema osoa ustela da, eta sistema hori epaitegietan eseri behar dugu", azpimarratu du.

Puigdemont: "Sistema osoa ustela da"

Bestalde, Junquerasek nabarmendu duenez, ERC Pedro Sanchezen Gobernuarekin "zorrotza" izango da. Junquerasen ahotan, Exekutiboak azalpenak eman behar ditu, "bere organoek erabili duten jakiteko erantzukizuna du".

"Ez bakarrik Kongresuan eta Senatuan, beste erakunde batzuetan azaltzeko betebeharra du, Europako Parlamentuan ere", adierazi du Junquerasek.

Auziak Generalitatearen eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazio politikoari eragingo ote dion galdetuta, Esquerrako buruzagiak elkarrizketa prozesua "tresna baliagarria" dela errepikatu du, eta "ez diogu uko egingo".

Pegasusen balizko erabilera bezalako auziek independentismoari mesede egiten diotela azpimarratu du Junquerasek, nazioartearen aurrean "kapital politikoa pilatzen" duelako.

Puigdemontekin eta Junquerasekin batera, John-Scott Railton CitizenLabeko ikertzaileak eta David Kaye NBEko adierazpen askatasun errelatore ohiak parte hartu dute agerraldian, baita ANC eta Omniumeko buruzagiek eta CUPeko diputatu batek ere.

Bi urte baino gehiagoko ikerketa

Railtonek azaldu duenez, ikerketa egiteko bi urte baino gehiago behar izan dituzte. 60 buruzagi independentista baino gehiago softwarearen jomuga izan zirela argitara eman du ikerketak. Softwareak dispositibo infektatuaren kontrola bereganatzen du, askotan biktima konturatu barik.

Itxuraz airelineek (hegaldi bat erosi ondoren), Ogasunak edo Gizarte Segurantzak igorritako mezuen bidez sartzen zuten 'spyware'a dispositiboetan, "mezu oso sinesgarriekin", batzuetan biktimen datuak zituztelako.

Railtonek esan duenez, nahiz eta ikerketak espioitzaren atzean nor dagoen ezin zehaztu, "Espainiako Estatuaren erakundeak" izan direla diote xehetasunek.

Railtonen arabera, biktimek Espainiarentzako "begi-bistako interesa" zuten, eta dispositiboak prozesu independentistako egun erabakigarrietan infektatu ziren, Kataluniako agintariak erreferenduma bultzatzen ari zirenean, 2017an.

Azkenik, programa mota horiek debekatzea eskatu du Kayek. Errelatore ohiaren hitzetan, nazioarteak "gai serioei" heldu behar die, 'spyware'a giza eskubideen nazioarteko legediarekin erabili ote daitekeen, erabiltzeko arau egokiak dauden, biktimek kalte-ordainik jasotzen duten eta Estatuko erabilera kontrolatzen duten adibidez.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X