Frantziako hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lehenbailehen ezkerreko koalizioa osatzeko eskatu die Frantzia Intsumisoak sozialistei

Batzar Nazionalerako ezkerreko fronte bat sortzeko negoziazioak bertan behera uztea erabaki zuen Alderdi Sozialistak ostiralean. Koalizioa sortzearen helburua da Emmanuel Macron presidente liberalari kontraboterea egitea.
Mélenchon artxiboko irudian. Argazkia: EFE.
Mélenchon artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

Jean-Luc Melenchonen Frantzia Intsumisoa da apirileko hauteskunde presidentzialetatik Frantziako ezkerreko indar nagusia, eta, larunbat honetan, Alderdi Sozialista tradizionalari eskatu dio ekainaren 12an izango diren hauteskunde legegileetarako koalizio aurrerakoi bat lehenbailehen osatzeko.

Alderdi Sozialistak negoziazioak etetea erabaki zuen atzo, ostiralean. Hala, ezkerreko fronte berri bat sorteko asmoa bertan behera gelditu da behin-behinean. Horren helburua da Frantziako Batzar Nazionalean ezkerreko diputatuen talde handi bat lortzea Emmanuel Macron presidente hautatu berriaren botereari aurre egitea.

"Macron ahulduta dago. Ezkerreko taldeon boterea 11 milioi bototan kokatzen da. Gure garaipena posible da", esan du Mélenchonek larunbat honetan elkarrizketa batean.

Ezkerreko liderrak 7,7 milioi boto (% 22) lortu zituen apirilaren 10eko hauteskunde presidentzialen lehen itzulian, Marine Le Pen ultraeskuindarraren atzetik, 420.000 boto gutxiagorekin. Hala, ezkerreko "porrotaren" kultura kritikatu du, eta ohartarazi du jendeak ez duela "bigarren porrot bat onartuko", indar aurrerakoiak batuta ez egoteagatik.

Mélenchonek lehen ministro izan nahi du; horretarako, Batzar Nazionalaren gehiengo absolutua behar du (577tik 289 diputatu). Kopuru hori, bere kalkuluen arabera, ezkerraren batasunak lor dezake.

Intsumisoen eta ekologisten arteko ituna adostear dagoen bitartean, sozialistekiko akordioa bertan behera geratu zen ostiral arratsaldean, ustekabean, alderdiko zuzendaritzak berak akordioa ixtear zegoela azaltzen zuen ohar bat argitaratu eta ordu batzuetara.

Programei buruzko desadostasunez gain, batez ere Europar Batasunari dagokionez, Frantziako komunikabideek diote tirabira-puntu erabakigarria dela eserlekuetarako hautagaien banaketa. Azaldu dutenez, hauteskunde presidentzialetan lortutako babesen proportzioan egingo litzateke, eta horrek Alderdi Sozialista (botoen % 1,7 lortu zuen) ia hautagairik gabe utziko luke.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Hirigune Elkargoak larunbatean hautatuko du lehendakaria, eta gutxienez lau hautagai izango dira

09:00etan bilera hasi arteko epea duten arren, lau dira, momentuz, Elkargoa gidatzeko nahia adierazi dutenak: Jean Rene Etchegaray, Baionako auzapeza eta Elkargoko lehendakaria orain arteko bi agintaldietan; Alain Iriart, Hiriburuko ezker abertzaleko auzapeza; Peio Etxeleku, Kanboko auzapez jeltzalea, eta Pascal Lesellier, Baionako eskuin muturreko hautetsia.

gabriel rufian irene montero Xavier Domenech
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Rufianek eta Monterok ezkerra batzea eskatu dute, Voxi aurre egiteko: "Bestela, banan-banan hilko gaituzte"

Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak eta Irene Montero Podemoseko bigarrenak PSOEren ezkerretara dauden alderdien batasuna aldarrikatu dute, eta biek defendatu dute ezkerreko balizko fronte horien gidaritza euren alderdiek hartzea Estatuan eta Katalunian. "Betela, banan-banan hilko gaituzte", esan dute, Bartzelonan egin duten ekitaldia.   

(Foto de ARCHIVO)

El líder de EH Bildu en el Parlamento Vasco, Pello Otxandiano, interviene durante el debate de los Presupuestos de 2026, en el Parlamento vasco, a 23 de diciembre de 2025, en Vitoria-Gasteiz, Álava, País Vasco (España). El Parlamento vasco acoge hoy el pleno para la aprobación definitiva de los Presupuestos vascos para 2026, que, dada la mayoría absoluta del Gobierno vasco, saldrán adelante con el apoyo únicamente de los socios del Ejecutivo (PNV y PSE-EE). El proyecto de Presupuestos fue aprobado el pasado 28 de octubre en consejo de Gobierno y se elevaba a 16.378 millones de euros, un 4,1% más que en 2025.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

23/12/2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otxandianok "haren kapital politikoa jartzeko" eskatu dio Pradalesi, "estatus politiko berriaren eztabaida erdigunean kokatzeko"

EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak gehiengo kualifikatuak eta giro politiko "nahiko aldekoa" direla aprobetxatzearen alde egin du, "herri akordioak, akordio nazionalak eta estatu ikuspegia duten itunak lortzeko" EAEn, bere ustez, eta egungo testuinguru historikoan, hori baita "herri honen interesak babesteko alternatiba zentzuzko bakarra".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X