Pegasus kasuaren harira, “aurrez aurre” hitz egiteko eskatu dio Aragonesek Sanchezi
Seriotasuna eta hoztasuna nagusi Pedro Sanchezen eta Pere Aragonesen arteko lehenengo agurrean, buruzagi independentisten espioitza dela eta sortutako polemikaren erdian. Biek Bartzelonan egin dute bat, Cercle d 'Economiaren ekitaldi batean.
Sanchez Maria Eugènia Gay Espainiako Gobernuak Katalunian duen ordezkariarekin batera iritsi da Hotel W Barcelonaren atarira, eta Aragones, Raquel Sanchez Garraio ministroa, Miquel Iceta Kultura eta Kirol ministroa, Albert Batlle Bartzelonako Prebentzio eta Segurtasuneko alkateordea eta Javier Faus Cercleko presidentea izan dituzte zain.
Agurrak egin ondoren, Sanchez Aragonesen ondoan jarri eta lau minutuko elkarrizketa izan dute Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidentea heldu aurretik.
Bi presidenteen artean trukatutako hitzak serioak eta hotzak izan dira une oro, eta Generalitateko iturrien arabera, egoera "larria" dela esan dio Aragonesek Sanchezi, eta "aurrez aurre" hitz egiteko eskatu dio. Sanchezek, bere aldetik, esan du "iskanbila" igaroko dela, eta adierazi du Kataluniako Gobernuarekin "elkarrizketan, negoziazioan eta akordioan aurrera egiten jarraitzeko borondate irmoa" duela. Era berean, jarraitu du esanez, "ez dago helburu nobleagorik edozein arduradun politikorentzat merezi duen helburua, edozein ideologiakoa dela edo ez dela, elkarbizitza eraikitzea baino, gure herritarrak, gaur egun bizi duten une berezi eta konplexu honetan, hausturarik gabeko gizarteetan bizi daitezen".
Espainiako Estatuko Gobernuko iturriek baieztatu dutenez, bi buruzagiek bilera bat egitea adostu dute, oraindik datarik gabe.
Bilera labur hau tirantetasun handiko une batean gertatu da, asteazken honetan Kongresuko sekretu ofizialen batzordean CNIk Aragones epailearen baimenarekin zelatatu zuela jakinarazi ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Ollo kontseilariak ukatu egin du Nafarroako Gobernuak Bernedoko, Abaigarko eta Goñiko udalekuak finantzatu izana
Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara kontseilariak agerraldia egin du Parlamentuko batzorde batean, Voxek eskatuta. Ollok hitzaldi laburra egin du, eta adierazi duenez, "azken bost urteetan ez departamentuak ez Euskarabideak ez diote zuzeneko finantzaketarik eman" udalekuak antolatzen dituen elkarteari, eta "ez dio inolako dirulaguntzarik ordaindu Sakanako Mankomunitateari".
Donostiako Udalak Alde Zaharreko eta erdialdeko ekitaldiak mugatuko ditu saturazioa geldiarazteko
Jon Insausti Donostiako alkateak azaldu duenez, lehentasuna "donostiarren bizi-kalkitatea bermatzea" da, baita "hiriak eskaintzeko duen guztiaz gozatu nahi dutenen eta atsedena eta eguneroko lanak ahalik eta nahasmendu txikienarekin egin behar dituztenen arteko bizikidetza egokia bermatzea" ere. Deszentralizazioa bilatuko da, baina baina zenbait ekitaldi "mugiezinak" direla zehaztu du, oso errotuta daudelako eta auzo horien nortasunaren parte direlako.
Andueza: "Frankismoaren ondorengoek eskatu behar dute barkamena Gernikako bonbardaketagatik, ez Espainiako Gobernuak"
Forum Europa-Tribuna Euskadin egindako hitzaldian PSE-EEren idazkari nagusiak adierazi duenez, Espainiako Gobernua ere altxamendu militarraren "biktima" izan zen. Francoren diktadurak eragindako bidegabekeriaren aitorpena egiteko eskatu zion Imanol Pradales lehendakariak Espainiako Gobernuari.
Teresa Peramato, itzal handiko fiskal aurrerakoia, genero indarkerian aditua
Teresa Peramato karrerako fiskala da 35 urte daramatza fiskaltzan, eta eragile juridikoen "aho bateko onarpena" du. Ibilbide luzea du, genero indarkeriaren aurkako borrokan nagusiki. Izan ere, arlo horretako espezializazio judizialaren "bultzatzaile handienetakotzat" jotzen da.
Esquadra Mossoak urteko balantzeetan atxilotuen jatorriaren berri ematen hasiko dira, urtarriletik aurrera
Ertzaintzak hartutako bideari jarraituz, Kataluniako Poliziak atxilotuen jatorriaren berri emango du urteko txostenetan, 2025ekotik hasita. Barne kontseilariaren arabera, helburua da delituak hobeto interpretatzea eta immigrazioa eta segurtasun gabezia lotzen dituzten diskurtsoak ez elikatzea.
Espainiako Gobernuak Teresa Peramato proposatu du Estatuko fiskal nagusi izateko
Auzitegi Gorenak bi urtez gaitasungabetu du Alvaro Garcia Ortiz, eta fiskal nagusi zenak karguari uko egin eta ordu batzuetara eman du pausoa Espainiako Gobernuak. Zigor Arloko Salak fiskal nagusia zigortzen duen lehen aldia izan da.
Euskadik "herritarren kezkei" erantzungo dieten aurrekontuak izango dituela azpimarratu du EAJk
Alaitz Zabala legebiltzarkideak azpimarratu Euskadiko aurrekontuak bi alderdiren akordiotik sortu direla eta gobernu programa bati erantzuten diotela.
Felipe VI.a erregeak Gernikako bonbardaketaren biktimak omentzeko ekitaldian parte hartuko du ostiral honetan
Espainiako erregearekin batera, Frank-Walter Steinmeier Alemaniako presidentea ere izango da Gernikan.
D'Anjouk amaitutzat eman ditu aurrekontuen gaineko negoziazioak, akordiorik lortu gabe
Sailburuak "benetako adostasunetara iristeko borondate falta" izan dela azpimarratu du, nahiz eta, kasu askotan, "diagnostikoak bat etorri" diren. Hala ere, "bizitza hobetuko duten politikak aurrera eramateko" hitz egiten jarraitzeko konpromisoa hartu du.
Sanchezek ukatu egin du Otegirekin bildu izana: "Hori gezurra da"
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari El Español egunkariak argitaratu duen informazioaz galdetu diote, Luandan (Angola). Egunkariaren arabera, zentsura-mozioa adosteko bilera egin omen zuten Arnaldo Otegik, Santos Cerdanek eta hirurek. Presidenteak adierazi du gezurra dela.