Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

NBEk ebatzi du Espainiako Estatuak Kataluniako politikari independentisten eskubideak urratu zituela

Giza Eskubideen Batzordeak arrazoia eman die Junqueras, Romeva, Rull eta Turulli, zigortu gabe kargugabetu zituztelako.
Orion Junqueras, Auzitegi Nazionalean.
Orion Junqueras, Auzitegi Nazionalean. Argazkia: EFE

Nazio Batuen Erakudearen Giza Eskubideen Batzordeak ebatzi duenez, Espainiako Estatuak "Kataluniako Gobernuko eta Parlamentuko kide ohien eskubide politikoak urratu zituen", auzipetutako politikari independentistak zigortu aurretik funtzio publikoetatik kendu zituelako, 2019an.

NBEren organo aholku-emaile horren irizpenak arrazoia eman dio Oriol Junqueras presidenteorde ohiak eta Raul Romeva, Josep Rull eta Jordi Turull kontseilari ohiek 2018an aurkeztutako salaketa bati. Alegatu zutenez, aldez aurretik zigorrik izan gabe haien funtzioak eteteak Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna urratu zuen.

Batzordearen irizpenak "ia judizialak" dira, eta printzipioz lotesleak ez diren gomendioak dira, baina Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunaren sinatzaileek kontuan hartu beharrekoak direla uste da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzak 1.600 milioi inbertituko ditu 2032ra bitartean Osakidetzako azpiegituretan eta ekipamenduan

Azpiegitura eta Ekipamendu Sanitarioen Programa (2025-2032) “asmo handiko” proiektu gisa aurkeztu du Jaurlaritzak eta helburu du “kalitatea, segurtasuna eta hurbiltasuna” bermatzea osasun-arretan, “bai pazienteak bai osasun-arloko profesionalak ahalik eta ondoen” egon daitezen. Osasun-zentro eta ospitaleak eraiki, handitu edo eraberrituko dira eta ekipamendu eta teknologian inbertsio mardulak egingo dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X