Auzitegi Gorena 'De Miguel auziko' epaiaren aurkako helegiteak aztertzen hasi da
Espainiako Auzitegi Gorena gaur hasiko da "De Miguel auzian" zigor gogorrenak jaso zituzten kondenatuen helegiteak aztertzen. Horien artean daude Alfredo de Miguel, Arabako EAJko bigarrena eta foru diputatua izandakoa; Koldo Ochandiano, Arabako EAJko kide ohia; Aitor Telleria, EAJko buruzagi ohia, eta Javier Sanchez Robles Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendari izandakoa.
Arabako Probintzia Auzitegiak 15 pertsona zigortu zituen 2005 eta 2009 artean egindako jarduerengatik, hots, kontratu publikoen esleipen irregularraren truke legez kanpoko komisioak kobratzeagatik.
13 urte eta 3 hilabeteko kartzela zigorra ezarri zioten Alfredo de Migueli, hainbat delitu egotzita; besteak beste, legez kanpoko elkartea, funtzionario-eroskeria eta influentzia-trafikoa.
Koldo Ochandianori 7 urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zion; Aitor Telleriari, 6 urte eta erdikoa; eta Javier Sanchezi, 7 urte eta hilabetekoa.
"De Miguel auzian" zigor gogorrenak jaso zituztenek horiek arintzeko aukera izan dezakete orain, Auzitegi Gorenean. Gaurko 10:00etan hasiko dira helegiteak aztertzen eta Goreneko iturrien arabera, asteak beharko dituzte guztiak ebazteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Pasaiako portuaren eskumena arrazoi "ideologikoengatik" eskatu izana leporatu dio Itxasok EAJri
Etxebizitza eta Hiri Agendaren sailburuak ere hitz egin du azken egunotan sozialistek eta jeltzaleek Pasaiako portuaren harira izan duten ika-mika politikoaren inguruan. EAJk Pasaiako portuaren kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren esku egotea eskatzeak abiatu zuen polemika.
GOIDIaren kudeaketan erantzukizunik ez hartzea egotzi dio Feijook Espainiako Gobernuari: "Larrialdi nazionala ezarri behar zuen"
PPren presidenteak Kongresuko ikerketa batzordearen aurrean nabarmendu duenez, administrazio bakar batek ere ez zuen egin behar beste egin goialdeko depresioaren ondoren. Halaber, Jucarreko Konfederazio Hidrografikoa (CHJ) jo du tragediaren "arduradun nagusi" gisa.
Ezkortasuna alboratu eta Europan lidergo berri bat eraikitzeko deia egin du Arancha Gonzalez Layak
Arancha Gonzalez Laya Espainiako Gobernuko Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministro ohiak Europan araudi juridiko bateratuak sortzeko eta "zatiketak" saihesteko deia egin du. Gonzalez Laya hizlari gonbidatua izan da Zedarriak Foroaren urteroko gosari-solasaldian.
Alfredo de Miguel Arabako EAJren buruzagi ohiak hirugarren gradua lortu du
Euskadin izandako ustelkeria sare handienaren buruak hirugarren gradua lortu du, bi urte eta erdi espetxean eman ostean (12 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten). Baimen horri esker, astelehenetik ostegunera espetxetik aterako da lan egiteko, eta bertara itzuliko da lo egitera.
Pradalesek barkamena eskatu du iraungitako txertoengatik eta hitzeman du "erantzukizuna" norena den argitu egingo dela
Lehendakariak bere esku dagoen guztia egingo duela agindu du, "horrelako egoera bat berriro gerta ez dadin" eta "beharrezkoa balitz, erantzukizunak argitzeko".
Gorenak Auzitegi Nazionalaren esku utzi du Abalos, Cerdan eta Garciaren gaineko ikerketaren zati bat
Ministro ohiak diputatu aktari utzi ostean, hura ikertzeko eskumenik ez duela iragarri du Gorenak. Koldo auziaren pieza nagusiak, baina, haren esku jarraitzen du.
EAJ "antifaxisten kontrako kriminalizazio kanpaina" egiten ari da, Gazte Koordinadora Sozialistaren aburuz
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Joanex Artola GKSko kideak adierazi duenez, falangistak Gasteizko kaleetan egon izana EAJren "ardura izan zen, eta hori ezkutatzeko estrategiatzat" jo du "antifaxistak kriminalizatzeko kanpaina".
Zaldibarko EH Bilduk babes osoa agertu dio Arantza Baigorri alkate ohiari, eta "inpartzialtasuna" eskatu du
EH Bilduren esanetan, "lurralde antolamenduarekin lotutako auzi honek ez du zabortegiaren amiltzearekin zerikusirik". Horren ustez, "amiltzearekin lotzeko saiakerek desitxuratzea dute helburu eta erabat lekuz kanpo daude".
Andueza "espainolistatzat" jo du Arrizabalagak, Pasaiako portuaren aferagatik EAJk eta PSEk duten sesioan
PSE-EEko idazkari nagusiak joan zen ostiralean adierazi zuenez, "EAJk Pasaiako portua lehiaketako elitetik atera nahi du, hiruzpalau maila azpitik joka dezan".
San Sebastian egunean ETAko bi preso ohiri egindako "ongietorria" salatu du Covitek
Terrorismoaren biktimen elkartearen arabera, 2022tik izan den lehen ongietorri publikoa da.