ELKARRIZKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aizpurua: "Espainiako aurrekontuen negoziazioan, EH Bilduk gai sozialak jarriko ditu mahai gainean"

Mertxe Aizpurua EH Bilduren Kongresuko bozeramaileak adierazi du PSOEren Gobernuak duen "alderik garrantzitsuena" gai sozialetan aurrera egiteko aukera dela. Horri helduko dio ezker abertzaleko koalizioak, "Euskal Herrirako hainbat partida" eskatzearekin batera.
Mertxe Aizpurua, gaur, Euskadi Irratian
Mertxe Aizpurua, gaur, Euskadi Irratian

2023rako aurrekontuak adostea izango da Espainiako Gobernuak datozen asteotarako duen eginkizun nagusienetakoa, eta, bide horretan, negoziazio mahaiko arduradunekin "lehen kontaktuak" izan dituztela aitortu du Mertxe Aizpurua EH Bilduren Kongresuko eledunak. Horren hitzetan, ezker abertzaleko koalizioak, aurrekoetan bezala, "herritarren onura" helburu duten "gai sozialak jarriko ditu mahai gainean". Zentzu horretan, Espainiako egungo Gobernuak "duen alderdirik garrantzitsuena, arlo sozialean sakontzeko aukera" dela azaldu du, "guk nahi adina aurreratzen ez bada ere".

Gobernukide diren PSOEk eta Unidas Podemosek aste honen amaierarako aurrekontu akordioa itxita izatea espero du Aizpuruak, eta behin hori eginda, gainerako alderdiekin negoziatzeari ekitea. "Oraindik, zehatz mehatz ez gara hasi partidez hitz egiten, baina aurreratu dezaket guk gai sozialetan sakontzea eskatuko dugula, Euskal Herrirako hainbat partida eskatzearekin batera. Gainera, kontuan hartu behar dugu azken aurrekontuak izango direla. Datorren urtean, legealdiaren azkena izanda, kontuen luzapena izango da, seguruenik. Horregatik, oso garrantzitsua da oraingoan hainbat gai lotuta uztea", gehitu du.

Zergen erreforma ere izan du hizpide EH Bilduko diputatuak, eta besteak beste, Espainiako Gobernuak joan den astean iragarritako ondasun handien gaineko zerga hankamotz geratzen dela iritzi dio, "3 milioiko langa altuegia" delako eta "fortuna handi asko libre" geratuko direlako. Hala, langa hori jaitsi egin beharko litzakeela adierazi du.

Energia enpresei eta banketxeei ezarri nahi zaizkien zergei buruz, berriz, "epe luzerako izango diren egiturazko neurriak" jo ditu ezinbestekotzat. "Epe baterako neurriek une jakin bateko egoera leunduko dute, baina ez dute egoera konponduko", gehitu du.

Euskadi Irratian egindako elkarrizketan, Kataluniari begira ere jarri da Aizpurua. Esan duenez, "desadostasunak eta iskanbilak" oso agerikoak badira ere, atzera begira jarri eta egindako bideari eman behar zaio balioa. "Halako prozesuak zailak dira, eta kontraesanez beteta egon ohi dira. Dena dela, Katalunian zorua ezarrita dago, eta horrek bere fruituak emango ditu", azpimarratu du.

Bide horretan, burujabetzarako Pere Aragones Kataluniako presidenteak hango Politika Orokorreko Eztabaidan aipatutako Quebeceko "argitasun akordioa" Euskal Herrirako ere abiapuntu egokia izan daitekela uste du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X