"Aberastasuna banatzea" helburu duen "ongizate hitzarmen handi" baterako proposamena aurkeztu du EH Bilduk
Zerbitzu publikoen degradazioa eta desberdintasun sozialen areagotzea. Bi joera horiek irauli, eta gizarte osoaren ongizatea bermatuko duen itun handi bat, "estatu senekoa", nahi du EH Bilduk, eta horretarako abiapuntua proposatu du: eragile sozial, politiko, ekonomiko eta sindikalek osatutako espazio irekia, neurriak eztabaidatu eta adosteko bidea zabalduko duena.
EH Bilduk "Ongizate Hitzarmena" deituriko dokumentuan bildu ditu akordio horretarako bere proposamenak. Orotara, hamar neurri jarri ditu mahai gainean; horietako bost herritarren ongizatea bermatuko duten oinarrizko zerbitzuetara daude bideratuta, eta beste bostek, aberastasunaren banaketa eredu berri bat eraikitzea dute helburu. Arnaldo Otegik EH Bilduko koordinatzaile nagusiak eta Pello Otxandiano koalizioko programa zuzendariak aletu dute txostena Donostian egin duten agerraldian. 2008ko krisi ekonomikoaz geroztik, ezberdintasun sozialak geroz eta nabarmenagoak direla nabarmendu dute biek ala biek, eta eskuartean dutena "hausturarik gabeko etorkizun bat" marrazteko bide-orri modura aurkeztu dute.
Otegik adierazi duenez, egoerari aurre egiteko "alternatiba gerra gelditzea, aberastasuna banatzea eta Euskal Herriaren subiranotasuna defendatzea" da, eta "Estatu itun" handi baten aldeko apustua egiten du."Atzeraldi baten atarian gaudela esaten ari dira, baina hau ez dator arrazoi meteorologikoengatik. Badator batzuk gerraren apustua luzatzearen aldeko apustua egiten duelako", azaldu du.
Horren hitzetan, "politika zaharrek ez dute balio daukagun mundu berri honek planteatzen dituen erronkei aurre egiteko", eta horregatik, "gaur planteatzen dugun euskal estatu ituna" gehiengo soziala babesteko proposamena da.
Batetik, ongizatea bermatzeko neurrien artean, energiaren bidezko prezioa adostea, soldatak eta pentsioak igotzea, etxebizitza eskubidea arautzea, zerbitzu publikoa sendotzea —hezkuntza, osasuna eta gizarte zerbitzuak—, eta garraio publikoaren doakotasuna bideratzea jaso ditu koalizioak. Bestetik, aberastasunaren banaketa eredu berria eraikitzeko neurri sortaren barruan, erreforma fiskala, enpresen irabazien banaketa, lanbide-arteko gutxieneko soldata finkatzea, inbertsio politika berria abian jartzea, eta gutxieneko diru sarrerak bermatzeko tresna berriak aktibatzea dira txostenean lehenesten diren proposamenak.
Aberastasunaren banaketa
Azken horiei dagokionez, "zerga sistema justu eta progresiboa" erdigunean jartzea da, EH Bilduren ustez, aberastasunaren banaketa eredu berri bat finkatzeko modua. "Europako batez besteko presio fiskalera hurbilduko gaituena, gehiago duenari gehiago ordainaraziko diona, eta enpresen mozkinak zergapetuko dituena", esan dute. Hala nola, Sozietateen gaineko Zerga, Pertsona Fisikoen Errenten gaineko Zerga eta Ondareen Zerga moldatzea proposatzen dute, eta tasa horien gaineko eskumen erabatekoa EAEko eta Nafarroako ogasunen esku geratzea.
Bide horretan, halaber, koalizioaren beste nahi bat da "enpresek sortzen duten aberastasun guztia enpresan bertan gelditzea" eta diru hori zertara bideratu "enpresa eta sindikatuen arteko negoziazioaren bidez" erabakitzea, lanbide arteko gutxieneko soldata 1.400 euroan finkatzearekin eta gutxieneko diru sarrerak bermatzeko mekanismo berriak ezartzearekin batera. Tartean, 18 urte izan arte, 200 euroko prestazio unibertsala ezartzea proposatzen da.
Neurriok abian jartzeko, inbertsio politika berria diseinatzeko premia nabarmendu dute buruzagi independentistek. "Zertan inbertitzen den erabakitzen denean, zertan inbertitzeari uzten zaion erabakitzen delako". Hala, gogorarazi dute AHTa eta egiteke dauden beste azpiegitura batzuk amaitzeko, "oraindik 5.000 milioi inguru falta" direla. Horiek "luzamenduen bidez" bertan behera utzi, eta beste lehentasun batzuk finkatu beharra nabarmendu dute, hala nola "elikadura sistema, trantsizio energetikoa edota zerbitzu publikoak".
Ongizatearen oinarriak
Ongizatearen oinarri materiala bermatzera bideratutako neurrien artean, bestalde, energiaren merkatuan esku hartzea jo du premiazko EH Bilduk, herritarrei zein enpresa txikiei energia "prezio onargarrietan" eskaintzeko.
Era berean, gehitu dutenez, egungo agertokian "inoiz baino onartezinagoa da" etxebizitza negozio gisa ulertzea. Zentzu horretan, etxebizitza bat izatea "eskubide gisa uler dadin", jabego publikoko alokairuko etxebizitzen parkea handitzea eskatu dute.
Orobat zerbitzu publikoak sendotzeko egiturazko neurriak berehala hartzea proposatzen da plazaratutako txostenean: osasungintzan, hezkuntzan eta gizarte zerbitzuen alorrean proposatzen ditu neurri horiek EH Bilduk, "langileen egonkortzea", "zerbitzuen doakotasuna" edota "kudeaketa publiko zuzena" erdigunean jarrita. Halaber, garraio publikoen doakotasuna bultzatuko duen estrategia adostean jarri nahi zan dute azpimarra.
Azkenik, soldatei eta pentsioei dagokienean, "lanbide arteko akordioen bidez" KPIaren araberako lansarien balioa handitzea, eta 1.080 euroko gutxieneko erretiro saria ezinbestekoak dira, koalizioaren iritzian.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.