Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Nafarroako PPko Kongresua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Javier Garcia Nafarroako PPko presidente izendatu dute, bozen % 97rekin

Azken bost urteetan presidente karguan egondako Ana Beltran ordezkatuko du egungo Navarra Sumako foru parlamentariak.
Javier Garcia Nafarroako PPko presidente berria. Argazkia: EFE
Javier Garcia Nafarroako PPko presidente berria. Argazkia: EFE

Javier Garcia foru parlamentaria Nafarroako PPko presidente izendatu dute, igande honetan Iruñean izandako PPren eskualdeko Kongresuan bozen % 97,22 lortuta. Nafarroako popularren presidentetzarako aurkeztutako hautagai bakarra izan da Garcia. Kongresuaren itxiera-ekitaldian Alberto Nuñez Feijoo PPren buruzagia izan da.

Javier Garcia ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu. Lan Arriskuak Prebenitzeko Goi Teknikaria da, eta Merkataritza Kudeaketa eta Marketin Gradua dauka.

Zortzi urtez, enpresa pribatuan egin du lan, lan arriskuak prebenitzeko teknikari gisa lehenengoz, eta Nafarroko Fremapen, marketin saileko zuzendari gisa.

2015ean, politikara egin zuen salto, Nafarroako PPan. Nafarroako Parlamentuko IX. Legegintzaldian Hezkuntza, Osasuna, Nekazal Garapena, Tokiko Administrazioa, Kirola, Kultura eta Gazteria arloetan, besteak beste, bozeramaile lanetan aritu zen.

Egun, Navarra Sumako foru parlamentaria da, eta Garraioen eta Azpiegituren Batzordean, alderdi horren bozeramaile.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X