Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Askatasunaren bila metalez jantzita

Eibarko taldearen 11 abesti berriak askatasun sentimenduaren ospakizuna dira. Aldi berean, 30 urteren ondoren hasi zirenetik, aske dira nahi dutena egiteko. Beraz, zirkulua itxita dago.

Su Ta Gar. "Alarma"

Jo Ta Ke Ekoizpenak, 2022

Anjel Valdesek esan zidan behin musikak askatasunari kantatzen diola beti. Berdin dio nork egiten duen. Pablo Milanes, Rosalia edo heavy metal talde bat izan daiteke: grinak bultzatzen du musika askatasunerantz. Ezin hobea deskribapena Su Ta Garren disko berriarentzat. Eibarko taldearen 11 abesti berriak askatasun sentimenduaren ospakizuna dira. Aldi berean, 30 urteren ondoren hasi zirenetik, aske dira nahi dutena egiteko. Beraz, zirkulua itxita dago.

Metalaren arloan, bi ideologia daude herri honetan. Batetik, "Jaiotze basatia" eta "Hortzak estuturik" diskak ebanjelio direla pentsatzen dutenak daude; eta, bestetik, azken 15 urteotan koloretsuagoak izan direla sinisten dugunok. Bigarren taldean ni bakarrik nagoela uste dut. Halere, bai, ikuspegia zabalagoa du Su Ta Garren musikak 2006tik hona. Horregatik, argi dago "Alarma" lan itzela dela: etapa guztiak nahasten dituelako. Lehenik, metal indartsua dago; bigarrenik, lelo gogoraerrazak abiadura handiko kantetan; eta, azkenik, "Maitasunari pasioa"ren bonus track moduan agertzen dira, "Irrifar bat" edo "Infinitoan", hain zuzen ere.

Rob Halfordek, metalaren jaungoikoak, azaltzen du bere autobiografian Judas Priesten "Painkiller" katarsia izan zela, bereziki Scott Travisen bateriari esker. Denok dakigu Su Ta Gar eta Judas Priest eskola berekoak direla. Hori dela eta, Galder Arrillagaren bateriak "Alarma egoera" irekitzen duenean, zaplazteko bat ikusten dugu aurpegira bidean, "Painkiller"ren moduan. Eta bai, hala, da. Abesti hau klasiko bat izango litzatekeela seguru nago (askoz pertsona hobeak bihurtuko ginela esan ziguten). Bateriaz aparte, esango nuke Aitor Gorosabelen ahotsa bere momentu onenean dagoela: txalotzekoa da nola hainbat ñabardurara iristen den. Gainera, Xabi Bastidaren eta Gorosabelen gitarren jokuak mozten ditu belarriak. 30 urteren ostean elkarrekin, bikote honi buruz zer esango genuke? Ibilbide horrekin, adiskidetasuna zer den erakusten digute. Horren harira, beste behin, oso garrantzitsua da Aitor Ariñoren lan teknikoa.

Metalak ez dio kantatzen Aliziaren lurralde miresgarriari, baizik eta errealitateari. Horretarako, Su Ta Garrek bere ikuspegi propia du, eta "Alarma"n sortzen dira gaur egungo munduaren mamuak: beldurrak eta gizarteko kateak ("Alarma egoera", "Harrapaturik gaude", portzierto, hori ez al da "Mari"ren bigarren zatia?); historia ahaztuak ("Eskertza", Bou Nabarrarena, keinu polit batekin, gainera: esaten dituzte tripulazioko izen guztiak; eta sorpresa txiki bat "Angra do heroísmo"an, Gorosabelek eta Iker Rocandiok batera memoria egiten dute Azoreseko bataila mitiko bati buruz); aldaketa klimatikoa, xenofobia... Halere, gaur egungo talde eibartarrak lekua uzten du argiarentzat eta esperantzarentzat haien abestietan. Horregatik jaio da, besteak beste, "Astindu hegoak", emozioz betea. Beste klasiko bat izango dela apustu egingo nuke (Bizirik gaude diskoaren usaina hauteman dut).

Orain dela urte batzuk, Madrilgo metalzale ezagun batek esan zion Aitor Gorosabeli gaztelaniaz kantatuko balute, urrunago iritsiko liratekeela. Gorosabelek, bere aldetik, galdera batekin erantzun zion: hori horrela bada, zergatik zuek ez duzue ingelesez kantatzen? Suposatzen dut inork ez zuela sinisten heavy metal talde bat euskaraz hain urruti ailegatuko litzatekeenik. Halere, hemen daude: moden eta krisialdien gainetik. Ez nator bat iraganeko denbora hobea izan zela errepikatzen dutenekin. Su Ta Gar presentea dira. Momentu itzel batean daude. Ez nuke esango "Alarma" haien diskoen artean onena dela; halere, aipatu ahal da denetarik daukala, eta dena ona da. Zalantzarik gabe, 2022ko lanen artean distiratsuenetarikoa izango da.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X