De Miguel auziko epaia irmoa da, orain zer?
Auzitegi Gorenak De Miguel auziaren epai irmoa jakinarazi zuen atzo. Horrenbestez, Euskadin inoiz epaitutako ustelkeria kasu handienak utzitakoak betearazteko pausoak abiatuko dira.
Prozedura judizialari dagokionez, Gorenak aldeei eta Arabako Lurralde Auzitegiari jakinarazi behar die, ofizialki, epaiaren nondik norakoak. Arabako auzitegiari dagokio, hain zuzen ere, bi urte baino gehiagoko kondena jaso dutenak kartzelatzeko agindua ematea.
Egoera horretan daude ustelkeria sarearen hiru buruzagiak jotakoak, EAJren ABBko buruzagiak denak ere, —Alfredo de Miguel, Koldo Ochandiano eta Aitor Telleria—. Hurrenez hurren, eroskeria, dirua zuritzea eta prebarikazioa egotzita, honako zigorrak ezarri dizkie Gorenak hirurei: 12 urte eta 4 hilabetekoa, 7 urte eta 6 hilabetekoa eta 5 urte eta hilabete batekoa. Xabier Sanchez Robles Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Saileko zuzendari izandakoak, bestalde, 7 urte eta hilabeteko zigorra bete beharko du.
Zigorrak zigor, kartzelan eman beharreko gehienezko epea ere zehaztu zuen atzo Gorenak: De Miguel Arabako jeltzaleen "bigarrena" zenak 9 urte bete beharko ditu; Koldo Ochandianok 6 urte eta 9 hilabete. Azkenik, Aitor Telleriak 5 urte pasatxo eman beharko ditu giltzapean.
Bi urte baino gehiagoko kondena dute (lau urte pasatxokoa), halaber, Iñaki San Juan eta Josu Azkarraga kultura enpresaburuek. Gainerako zigortutakoek ez dute espetxera joan beharko.
Dena dela, De Miguel auziko zigortutakoek babes helegitea aurkez dezakete Auzitegi Konstituzionalean, euren oinarrizko eskubideak urratu dituztela argudiatuta. Defentsa abokatuek ez dute argitu errekurtsoa aurkeztuko ote duten, eta ez dago argi, horrek espetxeratzean izango lukeen ondorioa. Bide hori agortuta, Estrasburgoko Auzitegira ere jotzea badute.
Bien bitartean, ebazpena jaso bezain pronto, Alfredo de Miguel eta Koldo Ochandiano kaleratuko dituela iragarri du Eusko Jaurlaritzak. Biek ala biek postu publikoa dute: De Miguelek Hazi sozietate publikoan, eta Ochandianok Arabako Teknologia Parketik.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek aurrekontuen aurkezpena baztertu du uneotan, gerrari erantzuteko
Ez du baztertu aurrekontuak aurrerago aurkeztea, horietan lan egingo dutela adierazi baitu, baina argi utzi du ez dela hilabete honetan izango, "politika, bizitza bezala, ez delako aurreikusi daitezkeen planen araberakoa", eta inork ez zuelako Ekialde Hurbileko gerra aurreikusten.
Rufian eta Montero elkarrekin, ezkerraren etorkizunari buruzko ekitaldi publiko batean
Ezkerreko alderdiek ongietorria eman diote apirilaren 9an Bartzelonan izango den ekimenari. Sumarrek eta PSOEk begi onez ikusten dituzte ezkerreko fronte bat eraikitzen lagunduko duten ekintzak eta elkarrizketak.
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.