IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Zigor Kodearen erreforma, Emakunde Saria eta 2023ko aurreikuspen ekonomikoa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
'Proces'aren epaiketa. Argazkia: EFE
'Proces'aren epaiketa. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urtarrilak 12, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Zigor Kodearen erreforma, indarrean:  Ostegun honetan sartuko da indarrean sedizio delitua indargabetzen eta dirua bidegabe erabiltzeko delitua murrizten duen legea. Zigor Kodea aldatzeko proposamenari abenduaren 22an eman zion argi berdea Goi Ganberak.

- Emakunde Saria: Berdintasunerako Emakunde Saria 2022 nork jasoko duen emango da jakitera gaur, 10:30ean. Besteak beste, Miren Elgarresta Emakundeko zuzendaria eta Beatriz Artolazabal Berdintasun, Jusitizia eta Gizarte Politiketako sailburua izango dira aurkezpenean.

- 2023ko aurreikuspen ekonomikoa: Laboral Kutxa erakundeak 2023rako EAEko eta Nafarroako aurreikuspen ekonomikoaz egin duen txostena aurkeztuko du, 10:00etan Bilbon eta 13:00ean Iruñean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X