Aburtok ukatu egin du Kale Nagusia oinezkoentzat jartzeko proiektua gelditu duela
Juan Maria Aburto Bilboko alkateak ukatu egin du Kale Nagusia oinezkoentzat jartzeko proiektua geldiarazi duela, eta esan du "kontrakoa" egiten ari dela, "alkateak nahi duena oinezkoek leku gehiago izatea" dela.
Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan egin dioten elkarrizketan, Aburtok ukatu egin du Nora Abete PSE-EEko zinegotziak adierazitakoa, hau da, proiektua gelditu izana. Alkateak azaldu du mahai gainean zegoen proiektuarekin oinezkoek ez zutela espazioa irabazten.
Hori dela eta, barneko lana egiten jarraituko omen dute, "lasaitasunez", "oinezkoentzako eremu gehiago edukitzeko helburuarekin".
Sozialistek kontu horretan izan duten jarrerak PSE-EErekiko harremana zikintzen ote duen galdetuta, erantzun du gobernu ituna "sendo" dagoela, eta harremana "ona" dela, "zalantzarik gabe".
Frantziako Tourraren irteera dela eta, aitortu du arazoak sortuko dizkiela herritarrei, baina "beharrezkoak" izango direla, "bilbotarrok harro egon gaitezen Bilbo milioika pantailatan agertzeagatik".
Hotelak eta etxebizitza turistikoak prestatzen ari dira egun horietan Bilbora iritsiko diren bisitariak hartzeko, eta horietako batzuek nabarmen igo dituzte prezioak egun horietarako. Horren aurrean, alkateak "ardura" eskatu die "inplikatutako eragile guztiei": "Epe luzera begira jokatu behar dugu. Hobe da etortzen denak esperientzia ona izatea, berriro etor dadin".
Zure interesekoa izan daiteke
Lander Martinez: "2026rako Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuan gabeziak ikusten ditugu"
Lander Martinez Kongresuko Sumarreko diputatuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak 2026rako aurkeztutako aurrekontu proiektua "kontinuista" da. "Hori dela eta, badakigu abiapuntua zaila dela, baina horrek ez du saihestuko negoziazo mahaian esertzea eta gure proposamenak ekartzea", gaineratu du Martinezek.
Estatuko fiskal nagusiak epaiketan ukatu egin du Ayusoren bikotekidearen inguruko informazioa filtratu izana leporatuta
Leporatzen dizkioten delituen erantzule ote den galdetuta, ezetz erantzun dio Estatuko fiskal nagusiak epaimahaiko presidenteari. Alvaro Garcia Ortizek 6 urte arteko kartzela-zigor eskaerari eta 12 urteko inhabilitazio eskaerari egin beharko die aurre.
Vilaplanak epaileari esan dionez, Mazon komunikatuta egon zen Goidiaren eguneko bazkarian eta deiei erantzun zien
Kazetariak ezin izan dio epaileari bazkariaren guneko parkineko txartela eman, ziurtatu duenez, ez daukalako.
Carlos Mazonen dimisioak utzitako titularrak: "Laguntza nahi genuen, eskatu genuen, eta ez genuen inoiz jaso"
Generalitateko presidenteak dimisioa eman du GOIDIak 229 hildako utzi eta urtebetera, susperraldia "ondo bideratuta" dagoela eta Erkidegoak "garai berri bat" behar duela iritzita.
Jose Angel Agirrebengoa Nafarroako EAJko presidente ohia zendu da
Igande honetan hil da, gaixotasun luze baten ondorioz, Napar Buru Batzarreko presidentea ohia.
Mazonen GOIDI politikoa
2024ko urriaren 29an aurreikuspen okerra egin zuen Carlos Mazon Valentziako presidenteak. Erantzukizun osoa Espainiako Gobernuaren gain jartzen saiatu zen, eta arratsalde beltza zertan eman zuen ezkutatu zuen, bertsioa sarritan aldatuz.
Abalos ministro ohia epaitzea proposatu du 'Koldo' auziaren epaileak, talde kriminala egotzita
Leopoldo Puente Goreneko Zigor Salako magistratuak prozedura laburtuko autoa plazaratu du Garraio ministro ohiaren aurka, covid pandemian musukoak salerosteko kontratu irregularrak egitea leporatuta. Funtzionario-eroskeria, erakunde kriminaleko kide izatea, eragimen-trafikoa eta ondasun publikoak bidegabe erabiltzea egotzi dizkiote ministro ohiari.
Mazonek dimisioa eman du
Hala ere, Valentziako Gorteetan diputatu izaten jarraituko du eta ez ditu hauteskunde autonomikoak aurreratuko. Generalitateko jauregian egin du adierazpen instituzionala, eta bertan eman du erabakiaren berri; ostegunetik hausnarketan murgilduta egon omen da, karguan jarraitu ala ez erabakitzeko, eta asteburuan Feijoorekin hitz egin zuen.
Albiste izango dira: Mazonen erabakia, Estatuko fiskal nagusiaren aurkako epaiketa eta EAEko Aurrekontuen aurkezpena, sailez sail
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Maribel Vilaplanak lekuko gisa deklaratuko du gaur, sendagiria jaso ostean
Bitartean, gero eta jende gehiago hitz egiten ari da Mazonen balizko dimisio bati buruz eta Vicente Mompo haren ordezko gisa aukeratzeari buruz.