Eusko Legebiltzarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadin ustelkeriaren aurkako Fiskaltza sortzea proposatu du EH Bilduk

Josu Estarrona legebiltzarkideak, halaber, "eskumen esklusiboak dituen polizia judizial integral bat" hedatzea planteatu du. Ekimenok Euskadin botere judizial propioa sortu aurreko urratsa izango lirateke.
Josu Estarrona legebiltzarkidea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media
Josu Estarrona legebiltzarkidea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media

EH Bilduk ekimen bat aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, Euskadin ustelkeriaren aurkako fiskaltza sortzea proposatzeko, jarduera "eraginkorra" izan dezan, "beharrezkoak diren giza baliabideekin eta baliabide materialekin".

Josu Estarrona EH Bilduko legebiltzarkideak azaldu du proposamen hori, eta sei hilabeteko epean Eusko Jaurlaritzak gai horretan "eskumen esklusiboak izango dituen polizia judizial integral bat" hedatzeko proposamen bat zehaztea ere proposatu du.

Ekimen horiek Euskadin botere judizial propioa sortu aurreko urratsa izango lirateke.

Estarronaren hitzetan, "orain arte gardentasunean eta jardunbide txarren detekzioan aurrerapausoa izan nahi duen ekimen oro sistematikoki baztertu du Urkulluren Gobernuak".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago kargatu
Publizitatea
X