Albiste da
Aberri Eguna 2023
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ehunka lagun bildu dira Itsasun Bagirak deituta, "Ipar Euskal Herriko abertzaletasuna birfundatzeko" asmoz

Duela 60 urte Itsasun ospatu zen Iparraldean lehen aldiz Aberri Eguna eta egun hura oroitu nahi izan dute deitzaileek. Egun osoko jaia antolatu dute bertan.
Bagira mugimenduak Itsasun ospatu du Aberri Eguna, Iparraldean duela 60 urte estreinekoz egin zen modura. Abertzale mugimenduaren berpizkundea aldarrikatu dute.
18:00 - 20:00
Euskal Herriaren burujabetza eta erakunde propioak eskatu dituzte Bagirak deituta, Itsasun bildutakoek

Aberri Eguna dela eta, Itsasun izan da mobilizazio goiztiarrena Euskal Herrian. Bagira plataformak deituta, bi eguneko jardunaldiak ospatzen ari dira Lapurdiko herrian "Biharko Euskal Herria eraikitzek prest!" lelopean eta 09:30ko gosari herrikoiaren ondotik, manifestazioa izan da 11:00etan.

Bagira prozesuak "Ipar Euskal Herriko abertzaletasuna birfundatzea" du helburu, "mugimendu gisa berriz kokatzeko, berindartzeko, eta erronka garaikideak gaindituz, beste 60 urtez proiektatzeko oinarriak eskainiz". Izan ere, duela 60 urte Itsaun bertan egin zen Ipar Euskal Herrian aurreneko Aberri Eguna eta ordukoa gogoan izateko baliatu dute aurtengoa.

Anita Lopepe Bagira plataformako kideak azaldu duenez, "duela 60 urte lehen harria jarri zutenei esker gaude gaur hemen" eta gogotsu agertu da elkarlana saretu eta Ipar Euskal Herriko abertzaletasunak beste 60 urte egin ditzan.

Hainbat lagun Itsasun. Argazkia: Aitor Sagarzazu | EITB Media Hainbat lagun Itsasun. Argazkia: Aitor Sagarzazu | EITB Media

Manifestazioa Itsasuko Harrian amaitu da, Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleak, orain dela 60 urte bere lehen agerraldiko publikoa egin zuen gunean eta Gexan Alfarok, Irantzu Idoate Funosasek, Graxi Etxebeherek eta Thibaut Godinek irakurri dute "Izan ginen, bagira, izanen gira" izeneko 60 abertzalek babestu duten adierazpena.

Itsasuko Harria. Argazkia: Bagira Itsasuko Harria. Argazkia: Bagira

EH Bilduk eta EH Baik bat egin dute Itsasuko deialdiarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X