Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ezenarro: ''Ez ditugu partekatzen Aranzadi elkarteak web horretan jarraitu dituen irizpideak''

Aintzane Ezenarro Gogora Institutua. EFE
18:00 - 20:00
Ezenarro: ''Ez ditugu partekatzen Aranzadi elkarteak web horretan jarraitu dituen irizpideak''
Galdakaoko Udaleko memoriari buruzko atariaren inguruan lehertu den polemikaren harira, Gogora institutuko zuzendariak azaldu du ez dituela partekatzen Aranzadi elkarteak web horretan jarraitu dituen irizpideak. "Gertakizunak informazio eta gordintasun guztiarekin azaldu behar dira", esan du. Gainera, azaldu duenez, "memoria ariketak egiterakoan ezinbestekoa da galbahe etikoa jartzea".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzak 1.600 milioi inbertituko ditu 2032ra bitartean Osakidetzako azpiegituretan eta ekipamenduan

Azpiegitura eta Ekipamendu Sanitarioen Programa (2025-2032) “asmo handiko” proiektu gisa aurkeztu du Jaurlaritzak eta helburu du “kalitatea, segurtasuna eta hurbiltasuna” bermatzea osasun-arretan, “bai pazienteek bai osasun-arloko profesionalek baldintzarik onenak” izan ditzaten. Osasun-zentro eta ospitale berriak eraiki, handitu edo eraberrituko dira eta ekipamendu eta teknologian inbertsio mardulak egingo dira.

María Ubarretxena
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Transferentzien Batzorde Mistoa abenduaren 29an bilduko da bost gai eskualdatzeko

Honako hauek dira gaiak: itsas salbamendua, Barakaldoko makineria egiaztatzeko zentroa, eskola-asegurua, Gizarte Segurantzaren kotizazio gabeko prestazioak eta langabezia-prestazioak. Beste transferentziak, Euskadiko Gobernuak urrian Estatukoari helarazi zizkion hamar transferentziak osatu arte, negoziatzen jarraituko da urtea amaitu arte, epe hori jarri baitzen Estatutua gauzatzeko.

Gehiago ikusi