Barometroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sumar CISen sartzeak Podemos hondoratu du eta PSOEren abantaila murriztu du

Yolanda Diazen plataformak Podemoseko eta Izquierda Unidako hautesleen % 36ren babesa lortuko luke horrela.
Jendea kaletik. Argazkia: EFE
Jendea kaletik. Argazkia: EFE

Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordearen Sumar plataformak CISen azken barometroan egindako agerraldiak gogor zigortzen ditu Podemosen hauteskunde aurreikuspenak, babesen ia erdiak galdu baititu, eta PSOEri ere indar pixka bat kentzen dio, nahiz eta, oro har, ezkerraren aukerak hobetu egiten diren.

Hala, Diazek gidatzen duen plataformak Podemoseko eta Izquierda Unidako hautesleen % 36ren babesa lortuko luke hauteskundeak bihar izango balira, baina PSOEko boto emaileen ia % 8 eta BNGko hautesleen % 10 ere bereganatuko lituzke.

Inkestak PSOE jotzen du irabazletzat, botoen % 30,4rekin, 2,3 puntu galdu baditu ere, eta PP mantentzen du bigarren tokian, botoen % 26,1ekin.

Sumar lehen aldiz agertu da barometroan, babesen % 10,6rekin, Unidas Podemosen oso aurretik (martxoko % 10etik apirileko % 6,7ra jaitsi da); Vox, berriz, puntu bat igo da hilabetean, eta hirugarren postuari eutsi dio, % 11,1ekin, zentsura mozioa egin eta egun gutxi batzuetara egindako galdeketan.

EAJk botoen % 1,2 lortuko lituzke, EH Bilduk % 1,05 eta UPNk, berriz, % 0,1.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X