Espetxe politikan "salbuespen neurri ororekin amaitzeko" eskatu du Sarek
Sare herritar sareak "bakearen, bizikidetzaren eta konponbidearen alde lan egiteko" duen konpromisoa berretsi du, horrek "salbuespen neurri oro amaitzea" eskatzen duela gogoraraztearekin batera. Izan ere, ETAk bere jarduna utzi zuela "urte asko" pasa direnean, "presoen eskubideak urratzen jarraitzen" direla diote. Horrez gain, "arlo politikoan, sindikalean nahiz sozialean kontsentsuetan sakontzeko" borondatea ere agertu du.
Gaur Donostiako Artzai Onaren plazan egin duten agerraldian, Sareren bozeramaile Joseba Azkarragak eta Bego Atxak gogorarazi dute, euskal gizarteak 34 urtez eskatu duela urruntze politikarekin amaitzea, "ankerra eta gizagabea izateagatik, eta oinarrizko eskubideen kontrakoa, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren arlo horretan duen jurisprudentzia finkatuaren arabera". Gaineratu dutenez, "espetxe politika horrek min eta sufrimendu handia ekarri du, eta horrek denoi eskatzen digu haren biktima izandakoei erreparazioa ematea".
Ildo horretan, deitoratu dute urruntze politika hori gainditzeak ez duela ekarri "presoen eskubideen urraketaren amaiera".
Fiskaltza eta justizia auzitegiak "berezko botere politiko" bilakatu izana kritikatu du eta nabarmendu duenez, "horietako zenbaitek sistematikoki ezbaian jarri dute EAEko agintari eskudunek betetzen duten espetxe politika"; presoen kalterako, gainera, "zuzendu egiten baitituzte espetxeetako Tratamendu Batzordeek hartzen dituzten erabakiak, gradu progresioen eta espetxe baimenei dagozkien erabakien aurka eginez".
Plataformaren ustez, "presoen alde jokatu beharrean irizpide juridikoetan oinarrituta, mendekuan, gorrotoan eta legezkotasunarekiko begirunerik ezean oinarritutako espetxe politika gogora ekartzen duten erabakietan oinarritzen dira" fiskaltza eta auzitegi horiek.
Hala, gogoratu dutenez, Eusko Jaurlaritzak espetxeen eskuduntza hartu zuenetik 18 hilabete pasa direnean, "42 presori onartu zaie hirugarren gradurako progresioa, baina 42 horietatik 28ren kasuan erabakiaren kontrako errekurtsoa jarri da eta hamabi espetxean sartu dituzte berriz, bigarren graduko erregimenean".
Nabarmendu dutenez, Sare herritarren sareak "ez du inoiz eskatu inongo pribilegiorik preso hauentzat", baizik eta "eskubide urraketen bukaera ekarriko zuen espetxe politika aplikatzea besterik ez".
Hala, "eskakizun hori inpunitatearekin nahasten dutenei" zuzenduz, azaldu dute badirela "20 urte preso daramaten pertsonak" eta horietako batzuek 30 urte baino gehiago eman dutela espetxean
Azkarragak eta Atxak azpimarratu dutenez, espetxe arloko legeek babesten duten eskakizuna da, lege horiek "ez baitute inola ere esaten zigorrak espetxeko hormen artean bete behar direnik azken egunera arte, araubide irekian betetzeko aukerarik izan gabe, gizartearekin harreman estuagoan bizitzeko aukera ukatuz. Eskakizun demokratiko bat da, eta salbuespeneko auzitegiek, Auzitegi Nagusiak berak, adibidez, ez lukete behin eta berriz boikotatu beharko", nabarmendu dute.
Ildo horretan, behin "zigorra familiaren etxetik gertu betetzeko eskubidea onartu ondoren" eta Euskal Herriko espetxeetan daudenez, "haien eskubideak errespetatuko lituzkeen espetxe jarduna eragozten duen espetxe politikarekin amaitu behar da, batez ere hamarkada batzuk preso eman ondoren baldintzapeko askatasuna edo erdi-askatasuna lortzeko eskubidea ukatzen zaien heinean".
Gogorarazi dutenez, ETAk armak utzi zituenetik igaro diren 12 urteak eta desegitea erabaki zuenetik pasatako laurak, "denbora nahikoa" dira, "jarrerak eta legeak bakearen, bizikidetzaren eta konponbidearen zerbitzuan jar daitezen".
Halaber, argi utzi nahi izan dutenez, "eskakizun honek ez ditu alde batera uzten, inola ere, gure herrian izan diren indarkeria guztien biktima guztiek sentitu behar duten elkartasuna eta begirunea, beharrezkoak baitira. Begirunea zor diegu denei, eta ez haien minaren erabilera alderdikoia, batzuek aurkariari jaurtitzen zaion arma gisa baliatzen baitute".
Azkenik, Sarek lanean jarraituko duela esan dute, "errelatoan jasota gera daitezen gure herrian gertatu diren eskubide urraketak", euren ustez "ezin baita lehen edo bigarren mailako biktimarik egon" eta "guztien mina errekonozitu eta erreparatzea" baita "gizartean bizikidetza eraikitzeko modu bakarra".
Zure interesekoa izan daiteke
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.