IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Lehen hauteskunde eztabaida, angula-trafikoa eta apirileko inflazioa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
hauteskundeak m28
hauteskundeak m28

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, maiatzak 12, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Lehen hauteskunde eztabaida: Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeen kanpaina gauerdian abiatuta, gaur egingo da lehen hauteskunde eztabaida, Arabako hainbat hautagairekin, Amaia Cayerok gidatuta. ETB1en, Euskadi Irratian eta eitb.eus-en zuzenean emango da. 

- Angula-trafikoa: Asteon angularen legez kanpoko trafikoaren kontra Espainian, Frantzian, Belgikan eta Polonian egndako polizia-operazioan 27 lagun atxilotu dituzte, horietako zenbait Euskal Herrian.

- Apirileko inflazioa: INE Espainiako Estatistika Institutuak apirileko KPIa argitaratuko du. KPI aurreratua % 4,1ekoa izan zen apirilean. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X