Albiste da
Hauteskunde zerrendak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sara Majarenas ETAko kide ohia EH Bilduren Astigarragako zerrendatik kanpo utzi du Hauteskunde Batzordeak

Nolanahi ere, zerrenda bera ez du baliogabetu Batzordeak. Auzitegi Nazionalak Majarenas 2028ra arte gaitasungabetuta dagoela egiaztatu eta gero etorri da erabakia.

Donostialdeko Hauteskunde Batzordeak EH Bilduren Astigarragako zerrendatik kanpo utzi du Sara Majarenas ETAko kide ohia, Auzitegi Nazionalak egiaztatu baitu gaitasungabetuta dagoela 2028ko apirilaren 6ra arte.

Dena dela, koalizio abertzalearen zerrenda ez dute baliogabetu.

Majarenasi 13 urte eta 2 hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten 2007an, besteak beste, erakunde terroristako kide izateagatik eta armak edukitzeagatik. Gainera, 2028ra arte gaitasungabetu zuten.

Oraindik ezin du parte hartu hautagai-zerrenda batean, baina Hauteskunde Batzordeak argi berdea eman zion haren hautagaitzari.

Hauteskundeak egiteko egun gutxi falta diren honetan, ETAko kide ohia ezin dute ordezkatu jada.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X