Albiste da
U23KO HAUTESKUNDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garzonek uko egin dio hauteskundeetara aurkezteari; Sumar proiektuan lan egingo du, Diaz presidente izan dadin

Kontsumo ministro eta Izquierda Unida alderdiko buruak politikaren lehen lerroa uzteko bere erabakiaren berri eman du. Zehaztu duenez, alderdiko koordinatzaile izaten jarraituko du, eta ministro gisa amaituko du zikloa.
Alberto Garzon, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Alberto Garzon, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Alberto Garzon Kontsumo ministro eta Izquierda Unida (IU) alderdiko buruak ostiral honetan iragarri duenez, ez da uztailaren 23ko hauteskunde orokorretara aurkeztuko, eta Yolanda Diazen Sumar alderdian lanean jarraituko duela adierazi du, herrialdeko lehen emakumezko presidentea izan dadin.

Komunikatu baten bidez jakinarazi duenez, Garzonek politikaren lehen lerroa uzteko erabakia hartu du, "asko hausnartutako erabakia", baina IUko koordinatzaile izaten jarraituko du, eta ministro gisa amaituko du zikloa.

"Lanean jarraituko dut, Sumar mugimenduan, Yolanda Diaz herrialdeko presidente egiteko", gaineratu du. Era berean, eskerrak eman dizkie lehen lerroan eman dituen hamabi urteetan lagun izan dituen pertsonei.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X