U23 hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchezek aurrez aurreko eztabaida proposatu du Feijoorekin astelehenero, U23ra arte

Espainiako Gobernuko presidenteak esan du eztabaida demokratikoen hauteskundeak izatea nahi duela. PPk, ordea, atzera bota du proposamena. "Espainiak ez ditu zazpi eztabaida behar, Sanchezek behar ditu. Espainia ez dago xelebrekerietarako", esan du Borja Semper PPko bozeramaileak.
Pedro Sánchez
Pedro Sanchez, astelehen honetan, elDiario.es-en "Fondos europeos" foroan. Argazkia: EFE

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Alberto Nuñez Feijoorekin astelehenero aurrez aurreko eztabaidak egitea proposatu du, datorren uztailaren 23ko hauteskunde orokorrak iritsi arte, ekainaren 12an hasita. PPk, ordea, atzera bota du proposamena. "Espainiak ez ditu zazpi eztabaida behar, Sanchezek behar ditu. Espainia ez dago xelebrekerietarako", esan du Borja Semper PPko bozeramaileak.

Sanchezek ziurtatu du eztabaida demokratikoen hauteskundeak izatea nahi duela, eta adierazi du zazpi aste geratzen direla hauteskunde orokorrak egin arte. "Denbora nahikoa dago herritarrek bakoitzak proposatzen duenari buruzko iritzia eraiki dezaten", esan du.

Azaldu duenez, lau hedabideren lau eskaintza jaso ditu eztabaidok egiteko, eta guztiak onartzen dituela eta gainerako hedabideei irekita dagoela adierazi du. Eztabaidak audientzia handiagoko programetan egitea edo horietarako gune berezi bat sortzea proposatu du.

Hori gauzatzeko arauei dagokienez, moderazioa neutrala izatea, denborak orekatzea eta errespetu arauak egotea proposatzen du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Mazonek aurreratu du "hausnarketa sakonagoa" egingo duela datozen egunetan

Carlos Mazon Valentziako Generalitateko presidenteak adierazi du bere gain hartzen duela "atzoko eguna", izan ere, Estatu hileta izan zen atzo, eta egun horrek "zer esan nahi duen hausnartzen ari da", eta datozen egunetan "hausnarketa sakonagoa" egingo duela gaineratu du. Hori adierazi du Valentzian, GOIDIaren ondorioz hildako 237 biktimen omenezko Estatu hileta egin eta biharamunean. Biktima horietatik 229 Valentziako probintzian hil ziren.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X