Araban adostutako programa aurkeztu dute EAJk eta PSE-EEk, oposizioarekin akordioak beharko dituztela jakitun
Arabako Aldundirako adostu duten programa-akordioa aurkeztu dute gaur goizean EAJk eta PSE-EEk. Ramiro Gonzalez berriro diputatu nagusi izango den hautagai jeltzalea, eta Jose Antonio Suso eta Cristina Gonzalez EAJren eta PSE-EEren Arabako arduradun nagusiak, hurrenez hurren, agertu dira hedabideen aurrean, akordioaren xehetasunen berri emateko. Ostegunerako dago deituta inbestidura saioa.
Aurkezpenean esan dutenez, jakitun dira legealdi honetan ez dutela gehiengo osorik Arabako Batzar Nagusietan, eta ezinbestean bilatu beharko dituztela akordioak oposizioarekin. Zentzu horretan, alderdi guztiekin negoziatzeko borondatea dutela erantsi dute, Voxekin izan ezik. Ramiro Gonzalezek erantsi du EH Bilduk, PPk eta Elkarrekin Podemos-IU taldeek "eraginkorrak" izateko aukera izango dutela datozen lau urteotan, eurek hala nahi izatera.
Arabari "egonkortasuna" ematen jarraitzea dela programaren helburua azaldu du buruzagi jeltzaleak, eta lau ardatz dituela zehaztu du: eraldaketa ekonomikoa, pertsonen zaintza, ingurugiroarekiko konpromisoa eta herritarren parte-hartzea.
Bere aldetik, Arabako sozialisten lurralde idazkariak adierazi du "elkarrizketarako eta kontsentsurako" abiagunea izateko bokazioa duela akordioak.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko gune bat ireki dute
Oraingoz, 67 dira hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.
Puyko jaitsiera bertan behera utzi dute Lizarran, hirugarrenez
Uztailaren 29an egindako osoko bilkuran, oposizioko taldeek bat egin zuten bozketan, eta UPNri erabakia zuzentzeko eskatu zioten mozio bat aurkeztuta. Iaz bezala, Marta Ruiz de Alda alkateak kotxez egin du jaitsiera, txosnak beste toki batean jartzea aldarrikatzen ari ziren herritarrak zeuden kaletik ez jaisteko.
Milaka migratzaile Marokora itzultzen hasi dira
50.000 migratzaile baino gehiago Ceutan sartu ostean, hiri autonomoa gainezka dago, eta askok Marokora itzultzeari ekin diote.