POLIZIA OPERAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizonezko bat atxilotu dute Iruñean, terrorismo jihadistarekin lotura duelakoan

Atxilotua Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko Epaitegi Zentralaren esku utzi dute ostiral honetan, eta epaileak espetxera bidali du.

Gizonezko bat atxilotu zuten joan den ostiralean, irailaren 1ean, Iruñean, terrorismo jihadistarekin lotura duelakoan. Espainiako Polizia Nazionalak jakitera eman duenez, terrorismoarekin zerikusia duten "ehunka gida-liburu" eta material ugari atzeman dizkiote.  Sare-sozialen bidez jihadismoa zabaltzea ere leporatzen diote.

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak koordinatu du polizia-operazioa, eta, besteak beste, Europol agentziarekin eta Marokoko Lurralde Zaintzarako Zuzendaritza Nagusiarekin elkarlanean aritu da.

Atxilotua Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko Epaitegi Zentralaren esku utzi dute ostiral honetan, eta epaileak espetxera bidali du.

2022 erdialdean abiatu zen ikerketa. Aipatutako iturrien arabera, atxilotutako gizonezkoa sare-sozialetan "eraso terroristak egiteko mezuak" zabaltzen ari zela ikusi zuten terrorismoaren kontrako adituek, eta haren arrastoa jarraitzen hasi ziren.

Zure interesekoa izan daiteke

Europako Kontseilua Brusela
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek

Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X