Amnistiaren legea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Ultra itxurako" 200 infiltratu antzeman zituen Poliziak atzo, Ferrazen protesta egin zutenen artean

Hiru lagun atxilotu zituen Poliziak, horietako bi agenteei eraso egitea leporatuta eta hirugarrena desobedientzia egotzita. Poliziak ke potoak eta gas negar-eragilea erabili zituen.
Ferrazeko kontzentrazioa
18:00 - 20:00
Bi atxilotu eta Poliziaren kargak PSOEren Madrilgo egoitzaren aurrean Voxek deitutako elkarretaratzean

PSOEren egoitza aurrean atzo protesta egin zutenen kontra oldartu zen Polizia Nazionala, hainbat abisuren ostean. Agenteek "ultra itxurako" 200 bat infiltratu atzeman zituzten, modu baketsuan protesta egiten ari zirenen artean. Hirugarren egunez, Ferrazen bildu ziren manifestariak, sozialistak kataluniar alderdi independentistekin negoziatzen ari diren amnistia legea arbuiatzeko.

Polizia iturriek zehaztu dutenez, hiru lagun atxilotu zituzten; horietako bi agenteei eraso egin zietelakoan eta hirugarrena desobedientzia egotizta. Poliziak ke potoak eta gas negar-eragilea erabili zituen.

Gainera, egurrezko makilak, burdinazko barra bat eta pala bat konfiskatu zituen. Atestatuaren arabera, kristalezko botilak bota zizkieten agenteei manifestariek.

Madrileko Gobernuko Ordezkaritzak atzo gauean esan zuenez, 3.800 lagun bildu zituen protestak, eta, besteak beste, Voxeko buru Santiago Abascalek hartu zuen parte.

Atzoko istiluak ahotan, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak Polizia Nazionalaren jarduketa "proportzionala" defendatu, eta agenteei agindu politikoak eman izana ukatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzak 1.600 milioi inbertituko ditu 2032ra bitartean Osakidetzako azpiegituretan eta ekipamenduan

Azpiegitura eta Ekipamendu Sanitarioen Programa (2025-2032) “asmo handiko” proiektu gisa aurkeztu du Jaurlaritzak eta helburu du “kalitatea, segurtasuna eta hurbiltasuna” bermatzea osasun-arretan, “bai pazienteak bai osasun-arloko profesionalak ahalik eta ondoen” egon daitezen. Osasun-zentro eta ospitaleak eraiki, handitu edo eraberrituko dira eta ekipamendu eta teknologian inbertsio mardulak egingo dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X