Puigdemont Tsunamiko lider "absolutua" dela adierazi dute Goreneko fiskalek
Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohia eta Juntseko eurodiputatua terrorismoagatik ikertzearen alde agertu diren Auzitegi Goreneko fiskalek Tsunami Democraticeko lider "absolutua" dela adierazi dute txostenean, ekimen horri eman dion"babes intelektual eta etikoagatik".
Fidel Cadena fiskalak 14 orrialdetako txostenean adierazi duenez, otsailaren 6an Puigdemont Tsunami Democratic auzian terrorismoagatik ikertzearen alde bozkatu zuten Gorenaren zigor-arloko lehen sekzioko fiskalek.
Fiskalen batzorde hartan, 15 kidek (11 boto, 4ren kontra) Puigdemonten eta Ruben Wagensberg Parlamentuko diputatuaren aurka egiteko zantzu nahikoak zeudela ikusi zuten, eta, aldeko 12 eta kontrako 3 botorekin, terrorismo delituak egon daitezkeela.
Hala, Alvaro Redondo Auzitegi Goreneko fiskalak idatzitako txostena bertan behera utzi dute, Puigdemonten eta Wagensbergen aurkako kriminalitate zantzu arrazionalik ez dagoela iritzita. Halaber, ez dute terrorismo deliturik antzeman, desordena publiko larriak, dokumentuak faltsutzea, derrigortzea eta kalteak eragitea baizik.
Hala ere, lehenengo sekzioko bi presidenteek, Fidel Cadena (proces auziko lau fiskaletako bat) eta Joaquin Sanchez-Covisa, jarrera kontrajarriak agertu dituzte. Lehenengoak Redondoren txostenaren aurka egin du, eta bigarrenak, berriz, alde. Ondorioz, Maria Angeles Sanchez-Conde Goreneko fiskalburuordearen iritzia erabakigarria izango da, Fiskaltzak gai honetan duen irizpidea bateratuz.
Sanchez-Condek eskatuta idatzi du testua, eta fiskalen gehiengoak Puigdemonten "erabateko lidergoa" eta "autoretza intelektuala" egiaztatzen duten "zantzuen aniztasuna" ikusten duela defendatu du.
Haren ustez, Kataluniako presidente ohiak "ondasun juridikoaren lesioa saihestu ahal izango zukeen" bere "babes karismatikoa" kenduta, baina "hortik urrun, haren ezagutzarekin eta baimenarekin egin ziren indarkeriazko ekintzetan jarraitzera animatu zuen".
Sinatzaileek defendatzen dutenez, Manuel Garcia Castellon epailearen azalpen arrazoituaren arabera, "Tsunami Democratic mugimenduak egindako arau-hauste penal ugari daude".
"Zuzenbide Estatutuaren artezilariak"
Berehala etorri da Puigdemonten erantzuna. "Sare ustel bat" osatzea eta "Zuzenbide Estatutuaren artezilariak" izatea egotzi die fiskalei.
Kataluniako presidente ohiaren iritzian, bi arrazoi egon daitezke fiskalen ondorioen atzean; polizia indarrek "intentzio txarrez eta manipulatuta" igorritako informazio ontzat ematea, edota, informazio hori manipulatuta dagoela jakinda ere, "helburu politikoarekin erabiltzea". Kasu bat edo bestea izan, Zuzenbide Estatuaren oinarriak hankaz gora jartzera datorren "lehergaia" ikusten du bietan Puigdemontek.
Zure interesekoa izan daiteke
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.