Puigdemont terrorismoagatik ikertzearen alde agertu da Auzitegi Goreneko Fiskalen Batzordea
Auzitegi Goreneko Fiskalen Batzordeak eskatu du Carles Puigdemont terrorismo delituagatik ikertzea Tsunami Democràtic auzian. Hortaz, zigor arloko fiskalen gehiengoak atzera bota du Generalitateko presidente ohia terrorismoagatik ez ikertzeko eskatuz Alvaro Redondo fiskalak egindako txostena.
Gaur goizean fiskalek bilera egin dute Tsunami Democràtic auzian terrorismo deliturik izan ote zen aztertzeko, eta, lau orduko bileraren ostean, Redondoren irizpidearen aurka agertu dira.
Horrenbestez, Auzitegi Goreneko Fiskaltzak bat egin du Tsunami Democratic auziaren instrukzioa egiten ari den Manuel Garcia Castellon Auzitegi Nazionaleko epailearen tesiarekin. Izan ere, Carles Puigdemont ez ezik, Ruben Wagensberg Kataluniako parlamentaria eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusia ere terrorismoagatik ikertzea eskatu zion Gorenari.
Gaurko erabakiaren ondotik, irizpide aldaketa hori azalduz beste txosten bat idatzi beharko dute fiskalek.
Dena den, Tsunami Democràtic auzian Puigdemont terrorismoagatik ikertu behar den ala ez Auzitegi Goreneko epaileek erabakiko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Sidenorren inguruko erabakiak ez du Otegi harritu, baina Israelekiko harremana mahai gainean jartzea defendatu du
Auzitegi Nazionalak Jose Antoni Jainaga eta Sidenorreko zuzendaritzako beste bi kide genozidiogatik ez ikertzeko hartutako erabakiak ez du Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusia harritu. Dena den, fokua Ameriketako Estatu Batuen eta Israelekin dugun harremanean jarri behar da.
81 biktima politiko gehiago aitortu ditu Nafarroak
Foru Gobernuak biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko hirugarren ekitaldia egin du, eta, guztira, 122 biktima aitortu ditu. Ana Ollok "giza eskubideen errespetuaren eta defentsaren" alde egin du, "zoru etikoa" hor dagoela aldarrikatuz.
Pardo de Verak deklaratu du Aldama Garraio Ministerioan noiznahi ikusten zuela atzera eta aurrera
Auzitegi Gorenean egin duen deklarazioan, Adifeko presidente ohiak ukatu egin du inolako presiorik jasan izana musukoak erosteko edo inor entxufatzeko.
Asironek esan du Aranzadiko etxegabetuei Udalak "behin behineko" irtenbidea eman ahal diela
Joseba Asiron Iruñeko alkateak Aranzadiko eraikina hustea beharrezkoa zela defendatu du, arrazoi humanitarioak eta segurtasun arrazoiak direla eta. Ziurtatu du aterperik gabe geratu diren 98 lagunen kasuak banan-banan aztertzen ari direla, behin-behineko irtenbidea emateko. Udalak behin betiko irtenbiderik ezin duela eskaini esan du, ez duelako horretarako eskumenik. "Irtenbidea erregularizazioa da".
Marlaskak esan du espazio publikoetan arma zurien erabilerari aurre egiteko neurriak "ahalik eta lasterren" hartuko dituela
Pasa den martxoaren 27an aldebiko batzordean arma zuriak eramateari buruzko zigor araubidea zorroztea eta indartzea adostu zuten Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak. Ildo horretan, arazoari "modu egoki eta koordinatuan" heltzeko lege erreformak egitearen eta gizartea sentsibilizatzearen beharra azpimarratu du Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak.
Voxen diputatu bat Kongresuko Osoko Bilkuratik kanporatu egin dute, Presidentetzako kideei aurre egiteagatik
Voxen Konstituzio Batzordearen bozeramaileak, José María Sánchez Garcíak, Kongresuko presidenteordeari eta letratu bati aurre egin die astearte honetan. Hainbat aldiz abisu eman diote, eta, azkenean, kanporatu egin dute. Sánchez García kexu zen ERCren diputatu batek, Jordi Salvadorrek, irain larriak egin zizkiola, hala nola “hiltzailea”, “ezjakina” eta “kriminala” esanez.
Torresek iragarri du Parte hartze Instituzionalari buruzko euskal Legean "parte hartu" nahi ez duten sindikatuen aurrean "diskriminazioak" ezarriko dituztela
Lehendakariordeak adierazi duenez, etorkizuneko legeak "eragile sozialen parte-hartze faltaren ondorioak" arautuko ditu, "derrigor" parte har dezaten.
Espainiako Gobernuak migratzaileen erregularizazioa onartu du, baldintza gisa jarririk aurrekari penalik ez edukitzea
Erregularizazioak milioi erdi migratzaile ingururi eragingo die, eta apirilaren 16tik aurrera eskatu ahal izango dute. Testuak baldintza gisa ezartzen du aurrekari penalik ez edukitzea, bai eta "ez izatea ordena zein segurtasun publikorako mehatxu" ere.
Gerren aurkako eta askatasunaren aldeko deiak Eibartik, gaur Memoria Demokratikoaren Leku izendatua
Unzaga plazan, udaletxea dagoen lekuan eta duela 95 urte Alfonso XIII.aren plazaren ordez Errepublika plaza izendatu zuten lekuan, ekitaldia egin dute gaur, Espainiako Gobernuak Eibar Memoria Demokratikoaren Leku izendatu duela egiaztatzen duen plaka agerian uzteko. Herritar ugariz gain, bertan izan dira erakundeetako ordezkariak, tartean Pablo Bustinduy Eskubide Sozialen, Kontsumoaren eta 2039 Agendaren ministroa.
Enplegu Publikoaren Legea eztabaidatzeko epea bi aste luzatzea onartu du Eusko Legebiltzarreko Mahaiak
EAJk eskatu du epea luzatzea, negoziaziorako "denbora gehiago behar" duela eta. Jeltzaleek esan dutenez, akordio "errealista" bilatuko du, batzuen "maximalismoaren" eta besteen "immobilismoaren" aurrean. EH Bilduk, berriz, dio borondatea dela behar dela, ez denbora.